Martxoaren 13- 23 2024-03-05

Bertsolamintza 2024: Zeri eta nondik kantatzen zaio

Bertsozale Elkarteak antolatzen duen gogoeta saioa da Bertsolamintza eta zazpigarren edizioa da aurtengoa. Gasteizen, Bilbon, Itsasun eta Iruñean izango dira hitzaldiak, datorren astetik. Martxoaren 23an sintesia Amasa-Villabonan.

VII. Bertsolamintza saioa antolatu ditu Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren inguruko gogoeta helburu. Gai nagusia Zeri eta nondik kantatzen diogu du aurtengoak eta 15 egileren ekarpena izango du jardunaldien abiapuntu. Gasteizen, Bilbo, Itsasu eta Iruñean izango dira lehenik hitzaldiak eta Amasa-Villabonan guztiak entzuteko aukera izango da.

Martxoak 13, asteazkena
Gasteiz, Goiuri jauregiko Martin de Salinas aretoa, 18:00etan
•    Gai bati buruz kantatzeko zilegitasuna.
Maider Arregi.
•    Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? Baiezkoan, ze ikuspegitatik egiten da? Politikari buruzko gaiak. Politika gaiei kantatzen al zaie? Baiezkoan, ze ikuspegitatik egiten da?
Aitor Bizkarra eta Oihana Iguaran.

Aurkezle eta moderatzaile: Aroa Arrizubieta

Martxoak 14, osteguna
Bilbo (San Inazio auzoa), Euskararen Etxeko Berba aretoa, 17:30ean
•    Libreko bertsogintza. Kokapena, aukerak eta mugak Jexux Mari Irazu.
•    Botere harremanak. Bertsolariaren itzalaren eta generoaren eragina bertsoaren balioespenean.
Onintza Enbeita.

Aurkezle eta moderatzaile: Zihara Enbeita

Martxoak 20, asteazkena
Itsasuko Sanoki gela, 18:00etan
•    Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago (?). Ideologia uniforme bat dago (?). Gaur egun ba da desadostasunik diskurtsoan (?). Oihana Arana.
•    Diskurtso guztiak errespetagarriak dira (?) Maialen Akizu eta Ainhoa Urien.
    
Aurkezle eta moderatzaile: Battit Crouspeyre

Martxoak 21, osteguna
LABA espazioa, 18:00etan
•    Gai-jartzaile autorea. Julio Soto eta Imanol Artola.
•    Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa
Odei Barroso, Unai Iturriaga, Sarai Robles, Aitor Salegi eta Oihane Perea.

Aurkezle eta moderatzaile: Saioa Alkaiza  

Martxoaren 23an hitzaldi guztiak egun bakarrean
Bertsolamintzako hitzaldi guztien sintesia martxoaren 23an entzun ahal izango da Amasa-Villabonan, Bertsozale Elkartearen egoitzan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra