None 2024-04-18
Bizkaiko Taldekakoak aurrera jarraitzen du eta zapatuan izango dira hurrengo bi kanporaketak Leioan eta Urdulizen.
Leioako kanporaketan Leioatik Leiora etxeko taldea eta Busturialdeko Troiako zaldia batuko dira. Hiru saio egingo dituzte: 19:00etan izango da lehenengoa Sustraian, 20:30ean bigarrena Udondon eta 22:00etan azkena Kurkudin.
Urdulizko saioa, berriz, 19:30an hasiko da Txiberrin. Bertan lanak amaituta, Bastenarako bidea hartuko dute taldeek. Kanporaketa honetan parte hartuko duten taldeak eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek taldeak izango dira.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara.
Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18
Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08
Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28
Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26
Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15