Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea 2024-05-04

Ane Zuazubiskar eta Beñat Iguaran irabazle ostiraleko saioetan

Ane Zuazubiskar eta Beñat Iguaran irabazle ostiraleko saioetan

Gipuzkoako Txapelketako sailkapen faseko bi saio jokatu ziren atzo Orion eta Legorretan. Orion, A multzoko saioan, Beñat Iguaran Amondarainek irabazi du, 316,5punturekin. Legorretakoan, B multzokoan, Ane Zuazubiskar Iñarrak, 361,5 punturekin. Bi saioak jendez beteta jokatu dira, sarrerak agortuta, aurreko saio gehienak bezala.



Hona hemen Orioko da sailkapena (A multzoa):

    Beñat Iguaran Amondarain ----------------- 316,5
    Ane Beloki Lopez ---------------------------- 308
    Aratz Igartzabal Bidegain ------------------ 306,5
    Arnaitz Lasarte Santa Kruz ---------------- 303,5
    Martin Berrizbeitia Zugazagasti ------------ 299,5
    Axier Bergaretxe Gezala ------------------- 246,5

Gai-jartzen Ane Ezenarro Beristain aritu zen. Epaile lanetan:  Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkari, Oier Iurramendi Etxeberria.


Legorretako sailkapena (B muntzoa)

    Ane Zuazubiskar Iñarra ------------------------- 361,5
    Maialen Akizu Bidegain ------------------------ 331,5
    Unai Izagirre Etxeberria ------------------------ 321,5
    Gorka Maiz Alustiza ----------------------------- 319,5
    Naia Arrizabalaga Arrieta --------------------- 287,5
    Beñat Zeberio Mateos -------------------------- 258

Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe "Felix" izan zen. Epaileak, ostera, hauek:  Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.  Idazkari Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Osteguneko bi saioetan, Jon Gurrutxaga nagusitu zen Altzon eta Aitor Salegi Zaldibian.

Sailkapen orokorra hemen

Oraingoz, A multzoan Haizea Aranak doa buru 333 punturekin. Jon Gurrutxaga bigarren 332 punturekin eta Libe Goenaga hirugarren, 330 punturekin. B multzoan, Ane Zuazubiskar doa buru, 361,5 punturekin, Maider Arregi 360,5 punturekin eta Maialen Akizu 331,5 punturekin. Multzo bakoitzeko 24 sailkatuko dira bigarren itzulira.

Datorren astean beste lau saio jokatuko dira. Oraindik geratzen da sarrerarik bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»