Atzo jokatu zen lehen kanporaketa Getxon 2024-05-07

Abian da Bizkaiko Eskolartekoa eta maiatzaren 25ean jokatuko da finala Arrigorriagan

Abian da Bizkaiko Eskolartekoa eta maiatzaren 25ean jokatuko da finala Arrigorriagan
Naroa Iturriozek irabazi du lehenengo kanporaketa eta finalerako txartela eskuratu du. Idatzizko txapelketa ere martxan da Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan.

Abian da Bizkaiko bat-bateko Eskolarteko Txapelketa. Atzo jokatu zen lehenengo kanporaketa Algortan zazpi bertsolari gazte kantuan zirela:

    Maddi Aurtenetxe
    Amaiur Betanzos
    Eider Fernandez
    Amaia Gallastegi
    Naroa Iturrioz
    Aimar Marcos
    Naia Martin
Naroa Iturriozek batu ditu puntu gehien eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko den finalean izango da. 

Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia aritu zen. Epaile, Miriam Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan dira. Idazkari, Ander Elortegi.



Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

    Maiatzak 13, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan
    Maiatzak 15, 17.00etan, Igorren, Lasarte Aretoan

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Idatzizko txapelketa ere abian da ikastetxe eta eskualdeetan

Bizkaiko Eskolarteko idatzizko txapelketa ere martxan da Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Kanporaketa hauetatik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukera izango dute. Sari emate ekitaldia bat-bateko saioaren ostean izango da.

Eskolartekoa 4.

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»