Eskolartekoa 2016-05-04

Getxon abiatu da Bizkaiko Eskolartekoa

Getxon abiatu da Bizkaiko Eskolartekoa
Maider Barañano, Gorka Zabala, Peru Irastorza, Maddalen Ruesgas, Txaber Altube, Eneko Barruetabeña, Igor Galarza eta Xabier Mardones aritu dira kantuan.
 Atzo abiatu zen Bizkaiko Eskolartekoa Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Denera hiru bertso-eskolatako zortzi bertsolari aritu ziren kantuan:

 Maider Barañano (Uribe Kosta)
 Gorka Zabala (Uribe Kosta)
 Peru Irastorza (Uribe Kosta)
 Maddalen Ruesgas (Uribe Kosta)
 Txaber Altube (Durangaldea)
 Eneko Barruetabeña (Durangaldea)
 Igor Galarza (Durangaldea)
 Xabier Mardones (Enkarterri)

 Bi zati

 Saioak fi fase izan zituen. Lehenengoan bertsolari guztiek kantatu zuten, eta honako ariketa hauek egin zituzten:

 -Hitz bati bertso bat, gehienez hamarreko handian
 -Lau oinak emanda bertso bat
 -Zortziko handian bina bertso

 Behin ariketa hauek eginda, bigarren fasera sailkatutako bertsolariek beste hiruna bertso bota zituzten:

 -Zortziko txikian bina bertso
 -Bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian

 Ariketa hauek eginda, azkenean Txaber Altubek lortu zuen finalerako txartela.

 Gaur bigarren saioa

 Bigarren hitzordua gaur bertan izango da, arratsaldeko 15:00etan, Bermeoko Eleizalde ikastolan. Bihar eta etzi ere kanporaketak izango dira.

 Finala maiatzaren 22an jokatuko da Getxon.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra