Aitor Sarriegi - Elkarrizketa 2018-10-18

"Barruan badaukat halako kontraesan bat, bizitza osoan egiten saiatu naizenarekin asmatu ez banu bezala".

Aitor Sarriegi (Beasain, 1976) bertsolariak azken 30 urteotan bertsolari gutxik egin duen bidea egin du. Urte askotan plazan zein txapelketan, gaztetatik nabarmendua eta 30 urteak beteta sartu zen bere lehenengo finlera, Gipuzkoako finalera 2007an. Ondoren etorri ziren, Txapelketa Nagusiko hiru final eta Gipuzkoako Txapela 2011ean. Plazan ere izan du isla bide horrek.

Plazer estetikotik plaza irakurtzera
Beasaindarrak aitortu du garai gozoa bizi duela eta loraldia txapelketako bere azken etapan etorri izanak aho zapore ona utzi diola. Bertsogintza aldetik, bertsoa plazer estetiko aldetik bizi izan du urte askoan eta hor maila bikaina lortu ere bai. Gerora hasi zen bere buruari "lizentzia" batzuk ematen, beste erregistro batzuk lantzen eta hor etorri zen txapelketako leherketa ere.

Bertsokera "narrastu" egin duela dio berak, plazaren eta kontestuaren irakurketa egokiaren mesedetan. Eta aurrera begira alderdi tekniko hori ere pulitzen jarraitu nahiko luke, kontestuaren irakurketan sakontzearekin batera.

Txapelketa aurreko tratua
Txapelketan gozotik eta gazitik probatua dela dio Sarriegik, bukaerako gozoak hasierako gaziari gain hartu badio ere. Azken ediziotan, ordea, txapelketa aurreak asko eragiten zion eta tratu gogor hori izan da txapelkea uztera bultzatu duen motibo nagusia.

 

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»