ZUTABEA 2021-01-17

Orduan, nola oreka atxeman?

Orduan, nola oreka atxeman?

Pettan Prebende

Aupa Bixente, hara hau galdera ona, urtea gogoetan untsa hasteko. Ene esperientzia xumetik, erantzun edo pista batzuen ekartzea espreatuko naiz laburzki.

Lehenbizi, zure galderari baiezkoan erantzunen nuke, ez baitzaut batere trabagarri, bertsulari batek publikoaren parte bat txiste batentzat bazter uztea. Urruntseago joaiteko, uste dut, usu lehen ideia botatzea komeni dela, buruan itzuli gehiegi egitea baino. Behintzat hola zaut gehien gustatzen bertsoa, bat- batekotasunean.

Gisa guziz, nahi ala ez, usu gertatuko da publikoaren parte batek, bertso hau edo hura, ez arras ongi segitzea, edo bigarren irakurketa ez hartzea edo beste.

Argi dutana hala ere, ez duela bertsolari batek, publiko oso bat bazter utziko, bertsoaldi edo bertso saio oso batean. Uste dut gehienetan eta hein haundi batean, bertsoaldi edo bertso saio kausitua, publiko eta bertsolariaren arteko konekzioak duela bermatzen.

Bestalde, bertsolariak desberdinki kantatuko du, haurreri edo gehitueri; desberdinki ostatuan edo herriko etxean, egunaz edo gauaz...

Orduan nola oreka atxeman, bertsolariak beretik kanta dezan, publikoari egokituz?

Hari horri tiraka, eta zure galdera pixka bat zabalduz, bertsolariak, pertsonaia jokatu ala ez, beti nahi duena kantatzen ote du? Iduritzen zaut artetan, bertsolariak publikoari gehiegi kantatzen duela, eta beretik ez aski. Publikoak entzun nahi duena kantatzen duela.

Ez nakike aldiz azaltzen zerk enegan, eragiten duen inpresio hori. Behar bada saioen formatu arautuak enoatzen nauelako doi bat, edo gai jarriekilako saioen ohiturak. Agian horrek berdintzen dituelako bakotxaren bertso egiteko manerak. Taula gaineko saioak baztertu gabe, ostatuko edo libreko saio gehiago antolatzea gustukoago nuke? Ea etorkizun hurbilean horien antolatzeko parada izaiten dugun.

Han artean, galdera guzi horiek buruan, Maindi, pilota zuri botatzen dautzut, gogoeta segitu nahi baduzu...

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»