Paule Loizaga - A ze Gazte sariketako antolakuntza kidea 2022-05-18

"A ze gazte sariketan bertsoa gazteen espaziora hurbildu nahi izan dugu"

Larunbatean jokatuko da, bi urteko etenaren ondotik. Hiru kanporaketa tabernetan eta finala Azebarrin. 12 bertsolari kantuan.

II. A ze gazte bertso sariketa jokatuko da larunbatean Algortan, 2019an hasitako bideari segida emanez, behartutako etenaren ondoren. Azegazte taldeak antolatzen du sariketa, Azebarri kultur elkartearen bueltakoak. Algortako gazteei kultur eskaintza erakargarria eskaintzea da talde horren helburua eta partaide asko ALBEko kide ere badirenez, gazteen neurriko bertso eskaintza ederra antolatu dute, Euskal Herri osoko 12 bertsolari gazte elkartuta. Paule Loizaga bertsolaria da antolakuntzan dabilenetako bat eta berak azaldu dizkio Bertsoa.eus-i ekimenaren nondik norakoak.

Gaztetasunaren tartea zabalduta, eta genero zein lurraldetasun irizpideak kontuan izanda, honako 12 bertsolari hauek ariko dira kantuan: Imanol Uria, Ane Zuazubiskar Xabat Illarregi, Aitor Etxebarriazarraga, Asier Alcedo, Haizea Arana, Joanes Illarregi, Irati Alcantarilla, Ander Ucelay, Aritz Landeta, Gorka Pagonabarraga eta Josune Aramendi.

Hiru kanporaketa tabernetan eta finala Azebarrin
Bertsoa gazteak biltzen diren espazioetara eramatea izan da ekimenaren helburuetako bat, "tabernetara eta jai girora". Kanporaketak tabernetan jokatuko dira eta finala Azebarri elkartean, afalondoan. Bertsotako ohiko ariketak izango dira, eta gai-jartze, aurkezle eta epaile lanak ere Azegazteko kideek bideratu dituzte. Txapelketaren formatu eredua eskualeko txapelkatik hartu dute, Loizagak adierazi duenez.

Hala, 17:30etan hasita, lehenengo kanporaketa, Salem tabernan. Bigarrena, Saniko tabernan, 19:00etan; eta hirugarrena, Villamonten, 20:30etan. Finala, Azebarrin, 22:30etan.

 

 

 

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»