Nerea Ibarzabal - elkarrizketa 2022-10-03

«Arriskatzeko aske sentitu nahi nuke eta txapelketa bera plazara gerturatzeko gogoa dut»

2022/BTN22/elkarrizketak/20221003elkarrizketa_nerea_ibarzabal.mp3.mp4
Gogotsu heldu dio Nerea Ibarzabalek txapelketari eta halaxe erakusi zuen Gotainen. Bertsotan, ikuspegietan, roletan, pertsonaietan arriskatzeko askatasuna eman nahi lioke bere buruari.

Nerea Ibarzabal Salegi gustura gelditu zen Gotaine-Irabarnen egindako lanarekin eta bertsotarako aldartearekin. Kanporaketa irabazi eta 738 puntu eskuratu zituen larunbateko saioan. Berritasunari adi egoteko deia egin agurrean eta lehen ofizioa bete-betekoa egin izanak hauspoa eman zion saioari ondo eusteko. Txapelketak berekin dituen estuasun eta beldurren barruan, nahiko eroso sentitu zuen bere burua bertsotan, eta aitortu du publikoaren harrera beroak ere asko lagundu ziola horretan. Ariketa bat hautatzekotan, Iguaran eta biek zortziko handian egin zutenarekin gelditzen da.

Bere bigarren Txapelketa Nagusia gogotsu eta ilusioz hartu du Hernanin bizi den bertsolari markina-xemeindarrak, eta presiopean barik arriskatzeko askatasunean kokatu nahi du bere burua bertsotarako. Irunen du hurrengo finalaurreko hitzordua, azaroaren 5ean. Oraingoz, Sustrai Colina izango du kantulagun. Finalerdietako helburuez galdetuta, zuhurtzia nagusi. Entzun Ibarzabalek Bertoa.eus-i eskainitako elkarrizketa.

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»