Bertsolari Bertsozale podkasta 2022-10-21

«Gehiago gozatu izan dut herrialdeko txapelketan eta gogorra iruditzen zait Txapelketa Nagusiko esperientzia»

2022/2022podcastak/udazkena/perea.mp3.mp4

Oihane Perea (Gasteiz, 1977) bertsolaria du aste honetako protagonista Bertsolari bertsozale podkastean. Arabako txapeldun izanak bertso bertsolaritza esperientzia kontatzen digu, zaletasunetik hasi, gustuko doinu eta bertsoaldi eta baita txapelketa nola bizitzen ari den ere. Serapio Lopez bertsolari eta irakaslearen eskutik bertsozaletu zen Perea bertsotan aritzea ez ezik, adierazi du zaletasun hori transmititzea dela bere motorra. Bertsolari bat aipatzeko eskatuta, Jon Sarasua bota du. Apurtzaileak dituela gustuko dio.

Txapelketa honetan sorpresak eta ekarpen berriak espero ditu. Bere esperientziaz ere hitz egin du Pereak Bertsolari bertsozale podkastean. Aitortu duenez, Arabako Txapelketan gehiago gozatu izan du Txapelketa Nagusian baino, eta esperientzia gogor gisa izendatu du hura. Entzun Oihane Perearen testigantza.

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»