Beñat Gaztelumendi Arandia - Elkarrizketa 2022-12-07

«Finalera hortzak zorroztuta eta amorru puntu batekin joango naiz»

2022/BTN22/elkarrizketak/20221207gaztelumendi_finalista.mp3.mp4

Beñat Gaztelumendi Arandiak poz handia sentitu zuen bere hirugarren finalerako sailkatu zela jakitean. Hirugarrena, baina, «lehena balitz bezala» hartu zuen ia, munduan eta bertsoan izan den «etena» medio. Finalisten zerrendan bere izena esatean sentitu zuena azaltzeko eskatu diogu eta finala nola planteatuko duen.

Finalera hortzak zorroztuta eta amorru puntu batekin joango da añorgarra. Sentipena du aurreko finalean ez zuela asmatu bererik ematen, ez behintzat berak nahiko lukeen eran eta hori izango du aurtengo helburua. Finalaurrekoetan egindako lanarekin gustura gelditu da. Era berean, uste du bete-beteko saiorik egitea ez duela lortu eta bere saiorik onena finalean egitea nahiko luke.

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra