Zutabea 2023-04-25

"Euskara hain gutxi mintzatzen den euskal diaspora honetan bertsolaritza sustatzeak ba al du etorkizunik?"

"Euskara hain gutxi mintzatzen den euskal diaspora honetan bertsolaritza sustatzeak ba al du etorkizunik?"
BertsoZalea berripapererako idatzitako zutabea

Todor Azurtza

AEBetako mendebalde honetan zer bertso-giro sortzen ari garen galdetzen didazu Urtzi eta punpa lasterrean hemen euskaldun giroa mantendu eta sustatu nahiean nabilela esango nizuke.

Boise-ko euskal diasporak gure ohiturak bizirik mantentzen gogotsu dihardu: dantzak, jokoak, musikak, janak, kirolak eta neurri apalagoan hizkuntza. Zuk aitatu duzun bezala, AEBko euskal diaspora honetan euskara dugu galtzaile: euskotar asko dago hemen, baina euskaldun gutxi, euskal hiztunen gehiengoa hirurogeita hamar urtetik gorakoa izanik.

Testuinguru honetan, AEBtan bertsolaritzaren presentzia txikia da. Horregatik Bertsolaritzari Arnasa Berritu Amerikan ekimena martxan jarri dugu, bertsolaritza sustatu eta iraunarazteko. Bertso eskola sortu dugu (online biltzen gara astero) eta aldiro bertso saioak antolatzen ditugu (azkena San Frantzisko-n, Xabier Euzkitze gurekin betsotan aritu zelarik: https://youtu.be/DNeIhEt4xSk). Hurrengo saioa maiatzean Los Banos-en izango da Euskal Herriko eta bertako bertsolariekin.

Euskara hain gutxi mintzatzen den euskal diaspora honetan bertsolaritza sustatzeak ba al du etorkizunik?  Egiten ari garena ez ote da beltxargaren azken kantua bezalako zerbait? Ez dakit egia esan. Bertsolaritzari bultzada emateaz gain, gizarte honetan euskarari esparru bat eskaintzen ari garela esango nuke, gure bertsoetan behintzat AEBtan euskara bizi da eta.

 Gure bertso ekimen hau ezinezkoa litzateke Euskal Herritik jasotzen dugun laguntzarik gabe. Denak aitatzeko tokirik ez dudanez, gaurko honetan Ibon Iza eskertu nahi nuke eta hari hurrengo puntua jarri. Ibon; astero-astero aritzen zara gurekin bertsotan online, hain urrun eta hain bertan. Oholtza birtualean ba al dago bertsolarien arteko konplizitaterik? Bertsolaritza lantzeko era egokia iruditzen al zaizu?

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra