Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-10-25

Ibon Ajuriak irabazi du hirugarren kanporaketa

Aulestin bere atzetik gelditu dira Gorka Ostolaza, Arrare Illaro, Xabat Galletebeitia, Mikel Goiriena eta Peru Vidal. 430 lagun elkartu dira saioa jarraitzeko.
 Atzo jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa, Aulestiko Torrezelai frontoian. 430 lagun bildu ziren bertara saioa jarraitzeko. Honela gelditu zen sailkapena azkenean:

 1.- Ibon Ajuria
 2.- Gorka Ostolaza
 3.- Arrate Illaro
 4.- Xabat Galletebeitia
 5.- Mikel Goiriena
 6.- Peru Vidal

 Leire Bilbao aritu zitzaien gaiak jartzen.

 Gauzak honela, Ibon Ajuria zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Lehendik sailkatuta zeuden Oihana Bartra eta Jone Uria. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Honela dago sailkapena:

 1.- Oihana Bartra          412,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Ibon Ajuria            410 pùntu (zuzenean sailkatua)
 3.- Gorka Ostolaza         400 puntu
 4.- Jone Uria              398,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 5.- Arrate Illaro          392,5 puntu
 6.- Xabier Enbeita         370,5 puntu
 7.- Xabat Galletebeitia    364,5 puntu
 8.- Joseba Artza           363 puntu
 9.- Ander Elortegi         361,5 puntu
 10.- Iker Belaustegi       358,5 puntu
 11.- Iñaki Iturriotz       353 puntu
 12.- Itxaso Paia           349 puntu
 13.- Mikel Goiriena        347,5 puntu
 14.- Lander Ibarluzea      346,5 puntu
 15.- Julen Erezuma         342 puntu
 16.- Julen Sololuze        340 puntu
 17.- Peru Vidal            308 puntu
 18.- Asier Legarreta       291,5 puntu

 Oraindik beste bi kanporaketa daude jokatzeko. Datorren igandean Igorren izango da laugarrena, honako bertsolari hauekin:

 Miren Amuriza
 Beñat Vidal
 Ortzi Garitano
 Peio Ormazabal
 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Joanes Igeregi

 Eta, datorren astean jokatuko da azkena, Getxon. Han bertsolari hauek jardungo dira:

 Ion Barrocal
 Olatz Ibarluzea
 Eneko Arrate
 Gorka Lazkano
 Beñat Ugartetxea
 Eñaut Uruburu

 
 (Joseba Barrenetxeak aterea da argazkia).

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin