Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-11-22

Onintza Enbeita nagusitu da Durangon

Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Etxahun Lekue, Jone Uria, Gorka Lazkano, Ibon Ajuria eta Xabat Galletebeitia. 800 lagunetik gora elkartu dira Landako Gunean.
 Atzo jokatu zenBizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Durangon, Landako gunean. Eguraldi txarrak ez zuen jendea beldurtu eta 800 lagunetik gora elkartu ziren Landako Gunean. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Xabat Galletebeitia
 Etxahun Lekue
 Jone Uria
 Ibon Ajuria
 Gorka Lazkano
 Onintza Enbeita

 Maite Berriozabal aritu zen gai-jartzaile lanetan. Hasieratik Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita erregular aritu ziren. Kartzelakoan egindako lanari esker Onintza Enbeitak eskuratu zuen lehenengo postua, eta, ondorioz, BECeko finalerako lehenengo sarrera. Hirugarren gelditu zen Jone Uriak ere saio ona osatu zuen, 8ko txikitik aurrera bereziki. Gainerakoak ez ziren hain erregular aritu. Dena den, entzuleak gustura gelditu ziren lehenengo finalaurrekoarekin. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Onintza Enbeita       545 puntu
 2.- Etxahun Lekue         538 puntu
 3.- Jone Uria             526 puntu
 4.- Gorka Lazkano         493 puntu
 5.- Ibon Ajuria           486 puntu
 6.- Xabat Galletebeitia   452 puntu

 Nahi izanez gero informazio gehiago dakar Gara-k. Bertsoa.com-ek zuzenean eskeini zuen saioa. Honako hauek izango dira datozen bi finalaurrekoak:

 AZAROAREN 28a, IGANDEA
 Amorebieta-Etxano, frontoia, 17:30etan
  Arkaitz Estiballes
  Iratxe Ibarra
  Miren Amuriza
  Arrate Illaro
  Peio Ormazabal
  Eneko Abasolo "Abarkas"
   Bernar Mandaluniz ariko da gai-emaile lanetan.

 ABENDUAREN 5a, IGANDEA
 Gernikako Jai-Alai frontoian, 17:30etan
  Fredi Paia
  Oihana Bartra
  Beñat Ugartetxea
  Gorka Ostolaza
  Xabier Enbeita
  Joseba Artza
   Zuriñe Iarritu ariko da aurkezle moduan

 Finala abenduaren 18an jokatuko da BECen. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da, eta gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra