Franck Dolosor kazetaria izango da gonbidatua 2010-12-03

Bertxoko Sariketa eta Zornotzako finalerdia emango ditu Hitzetik Hortzerak

Matxin Irabolari egindako omenaldiko irudiak eskainiko dituzte. Zappingean Anjel Mari Peñagarikano izango da protagonista. Zuri-beltzekoan Joxe Agirre eta Imanol Lazkano.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera izango da ikusgai ETB1en, igandean, iluntzeko 21etan. Bi bertso saiok izango dute protagonismoa.

 Alde batetik, joan zen ostegunean jokatutako Bertxoko Sariketako finalak bere tartea hartuko du. Trebiñoko sagardotegian izan zen saioa. Agur bereziekin hasita, giro onean kantatu zuten honako bertsolari hauek:

 Jone Uria
 Julio Soto
 Ainhoa Mujika
 Asier Azpiroz
 Ander Solozabal
 Odei Barroso

 Azkenean Julio Sotok jantzi zuen txapela.

 Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketak ere hartuko du lekua aste honetan. Zornotzan jokatu zen bigarren finalerdia, joan zen igandean. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Miren Amurizak               542 puntu
 2.- Arkaitz Estiballesek         526,5 puntu
 3.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek   515,5 puntu
 4.- Peio Ormazabalek             513 puntu
 5.- Iratxe Ibarrak               500,5 puntu
 6.- Arrate Illarok               457,5 puntu

 Ilaski Serranok saioko kronika bat egingo du gainera.

 Aste honetako gonbidatua Franck Dolosor kazetaria izango da. Matxin Irabola bertsolariaren biografia argitaratu du orain dela gutxi. Matxin Irabola bertsolari ezaguna izan zen bere garaian. Besteak beste, 1933ko Aberri Egunean kantatu zuen, Donostian, 50 000 lagunen aurreran. Handik bi urtera jokatutako txapelketan, berriz, bigarren postua lortu zuen Inazio Eizmendi "Basarri"-ren atzetik eta, besteak beste, Txirritaren aurretik. Liburuaren aurkezpen ekitaldia ere egin zen Senpereko Larraldea etxean eta honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Fermin Mihura
 Mixel Aire "Xalbador II"
 Amets Arzallus
 Sustrai Colina

 Azkenik, aste honetako programak ohiko atalak ere izango ditu. Zappingean Reala eta Athletic-en arteko derbiaz ariko dira. 1991n Anjel Mari Peñagarikanok Realak fitxatu berri zuen Dalian Atkinsonen aurka kantatu zuen, parrandazalea omen zela eta. Atzean zeuzkan Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso realzaleak.

 Zuri-beltzekoan Joxe Agirre eta Imanol Lazkano izango dira protagonista. 1979an, Aian, Joxe Mari Iriondok hala eskatuta Adolfo Suarezi eta Felipe Gonzalezi kantatu zieten.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin