Bertsolaria Bere Bakardadean 2012-03-20

Sustrai Colinaren txanda izango da ostegunean

Unai Elizasu gai-jartzaile duela Donostiako Doka Kafe Antzokian egingo du saioa, iluntzeko 20etatik aurrera. Emanaldi berezi honetan parte hartuko duen zazpigarren bertsolaria izango da urruñarra. Azkeneko saioa apirilaren 19an Miren Amurizak egingo du, Josu Goikoetxea gidari duela.
 Joan zen irailean egin zen lehenengoz "Bertsolaria Bere Bakardadean" emanaldi berezia Donostiako Doka Antzokian. Andoni Egaña aritu zen lehenengo saio hartan. Ordutik Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Igor Elortza aritu dira oholtzan, Unai Elizasu eta Josu Goikoetxeak jarritako lanak betetzen. Jende ugari bertaratu da saioak jarraitzera. Zazpigarren bertsolaria Sustrai Colina urruñarra izango da. Unai Elizasu gidari duela ostegun honetan egingo du saioa urruñarrak, iluntzeko 20etan.

 Zikloa Miren Amurizak itxiko du apirilaren 19an. Josu Goikoetxea izango da azkeneko saio horretako gai-jartzailea.

 Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok egindako saiorik onenak ikusgai dauzkazue azpian.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin