Bertsoa.eus - Bertso plaza digitala

Albisteak

Larunbatean, 22:30etan, Gaztetxean |28/05/2012

Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia irabazle Markina-Xemeinen

Joan den larunbatean jokatu zen XI. Plazatik Gaztetxera txapelketako hirugarren kanporaketa Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean. Markina-Xemeinen bigarren urtez egin da aurten plazatik gaztetxera, eta oraingoan ere ez zuten entzuleek hutsik egin. 100 lagun inguru batu zen gaztetxean eta giro itzela piztu zen denen artean. Markina-Xemeingo asanbladak prestatutako afari ederraren ostean, Plazatik Gaztetxerak eginiko Bertsoklipa ikusteko aukera izan zuten bertara hurbilduakoek. Bideoaren ostean, txalo artean igo ziren bertsolariak oholtza gainera.

Azken sailkapena (Markina-Xemein)
Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia        206 puntu (Bigarren fasera zuzenean sailkatuak)
Aitzol Urain eta Aitor Salegi                              191,5 puntu
Eneritz Artetxe eta Ugaitz Beristain                 184,5 puntu
Iñaki Viñaspre eta Maite Solozabal                170 puntu


Ondo hasi ziren zortziko handiko ariketan bertsolariak. Aipatzekoa Iñaki Viñasprek eta Aitzol Urainek egin zuten ariketa: harremana amaituta eduki arren, hipoteka dela eta elkarrekin bizi beharra daukaten bikotearen paperean jarri zituen gai jartzaileak. Zortziko txikian fin aritu ziren lau bikoteak, publikoaren txalo zaparradak lortuz. Aitor Salegi eta Xabat Galletebeitiaren zortziko txikiko saioak zeresana eman zuen saio osoan. Parranda ostean komunean amaitu zuten elkarrekin, eta irtetzean taberna itxita topatu zuten. Gaztetxea barrez jarri zuen bikoteak.
Kopletan ere umoretik jarraitu zuten bertsolariek. Maite Solozabal eta Xabat Galletebeitia beste bertsolariei buruzko zurrumurruak asmatzen aritu ziren. Ugaitz Beristain eta Aitzol Urain elkarren herriei buruz zer dakiten azaltzen jarri zituen gai jartzaileak. Mendarokoak eta azkoitiarrak publikoaren erantzun ederra jaso zuten.
Koplen ostean etorri ziren bakarkakoak. Ideia politak atera zituzten bertsolariek gaztetxeari buruz, emakumeek jokatuko duten euskal selekzioaren partidari buruz, manifestazioei buruz eta euskal musikari buruz.
Lau taldeek egin beharrekoa amaituta, publikoaren botuak kontatu artean, puntuka aritu ziren zortzi bertsolariak.
Buruz burukora pasatzeko epaileen txartela Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitiarentzako izan zen. Publikoaren bozka, ostera, Aitor Salegi eta Aitzol Urainek lortu zuten. Bi talde horiek jokatu zuten buruz burukoa.
Hamarreko txikiko ariketa egin zuten lehenengo. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak aurten hamar urte betetzen dituela eta, euren leloa jarri zuten gai moduan: 'Hamar urte, maitasunez eta gorrotoz, ametsak bizitzen'. Aitorrek maitasunez bizi izan ditu hamar urteak; Xabatek, gorrotoz. Bertso politak osatu zituzten biek, ariketa polita osatuz.
Ostean, objetu bana eman zien gai-jartzaileak: Aitzoli mikrofono bat, eta Nereari, gaztetxean topatutako mikrofono txiki edo entzungailu bat.
Bertso horiekin amaitu zen saio puntuagarria, eta epaiak eskualdeko bikoteari eman zion finalerdietarako txartela: Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrari eta Xabat galletebeitia lekeitiarrari.
Zortzi bertsolariei opariak banatu zizkieten Gaztetxemon gaztetxeko maskotak. Bertsolarien esker oneko agurrekin eman zitzaion amaiera saioari.

Datorren astean, ekainaren 1ean, Elgoibarren jokatuko da azken kanporaketa. Hurrengoak dira kantatuko duten bertsolariak:
•    Mikel Olaizola eta Eneko Beretxinaga
•    Txaber Ormazabal eta Inazio Vidal
•    Julen Sololuze eta Eñaut Uruburu
•    Ion Mikel Mujika eta Aimar Goenaga

     

Maule-Lextarre

Puntutan. Aitor Mendiluze-Agin Laburu

2013/11/30

Aretxabaletako bertso-jaialdia

2016/09/16

Zizurkilgo bertso-jaialdia

2016/09/09

Bertso-jaialdia Heletan

2016/09/11

Alkizako bertso-jaialdia

2016/09/08

Donostiako bertso-jaialdia

2016/09/03

Gorlizko bertso-jaialdia

2016/07/26

Lizardi Saria

2016/09/02

Etxanoko jaialdia

2016/08/14

Leitzako jaialdia

2016/08/13

Bilboko jaialdia

2016/08/25

Donostiako jaialdia

2016/08/15

Aiako jaialdia

2016/08/07

Altzoko jaialdia

2016/08/01

Gasteizko jaietako saioa

2016/08/09

Algortako San Inaziotako jaialdia

2016/07/30

Bertso-jaialdia Elizondon

2016/07/25

Zornotzako bertso-jaialdia

2016/07/18

San ferminetako jaialdia

2016/07/26

'Ez da kasualitatea' Iruņeko Sanferminetan

2016/07/19

Sopelako bertso-jaialdia

2016/07/02

Europa bat-batean. Kursaaleko ekitaldia

2016/07/16

Jaialdi mundiala Algortan

2016/07/19

Europa bat-batean. Kalez kale Alde Zaharrean

2016/07/14

Emakumezko inprobisatzaileen nazioarteko jaialdia Tabakaleran

2016/07/13

Europa bat-batean. DSS2016

2016/07/13

Europa bat-batean - Portuko saioa

2016/07/12

Lasarte-Oriako jaialdia

2016/06/29

Leioako bertso-jaialdia

2016/06/26

Tolosako bertso-jaialdia

2016/06/23

Mungiako bertso-jaialdia

2016/06/29

Baraņaingo jaialdia

2016/06/27

San Juanetako saioa Andoainen

2016/06/24

"Emaidazue freskura" kantaldia Xabier Amurizaren obraren bueltan.

2016/06/20

Kafkaren Aulkia Bilbon

2016/06/08

Ereņotzuko bertso jaialdia

2016/06/12

Zamudioko bertso jaialdia

2016/05/22

Eskolarteko txapelketa. Finala

2016/06/04

Anoetako jaialdia

2016/05/31

Zallako jaialdia

2016/05/20

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Getxo

2016/05/22

Arabako Eskolarteko finala

2016/05/21

Bizkaiko Eskolarteko finala

2016/05/24

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Eskolartekoa

2016/05/21

Udaberriko saioa Bilbon

2016/05/07

Plazatik Gaztetxera - Markina-Xemein

2016/05/18

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Arrigorriaga

2016/05/14

Oholtzapetik. Finaleko jaialdia

2016/05/13

Matienako jaialdia (Abadiņo)

2016/05/11

Oholtzapetik - Amurrio

2016/05/06

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Orozko

2016/05/08

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Gueņes

2016/05/07

Lasarte-Oriako musikatua

2016/05/10

Bertso-jaialdia Altzan (Donostia)

2016/04/24

Amezketa - Pernando Amezketarra Sariketa

2016/04/30

Altzo - Xabier Amurizaren bat-bateko azken plaza

2016/05/04

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Derio

2016/04/30

Bertso-jaialdia Gasteizen

2016/04/21

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Ondarroa

2016/04/24

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Erandio

2016/04/23

Oholtzapetik - Agurain

2016/04/22

Plazatik Gaztetxera. Soraluze eta Bergara

2016/04/27

Europa Bat-Batean - Aramaio

2016/04/23

Europa Bat-Batean - Uztaritze

2016/04/23

Europa Bat-Batean - Markina-Xemein

2016/04/21

Europa Bat-Batean - Iruņea

2016/04/20

Europa Bat-Batean - Donostia

2016/04/19

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Bermeo

2016/04/17

Oholtzapetik - Murgia

2016/04/15

Europa Bat-Batean - Hernani

2016/04/17

2015eko Bertso Udalekuak

2015/07/23

Bideo guztiak ikusi