Inaxi Etxabe, Oikinako neska 2013-07-19

"Etxean abesten nituen bertsoak, emakumeak kalean kantatzea gaizki ikusia zegoen"

Inaxi Etxabek txiki-txikitatik abestu ditu bertsoak. Hasieran besteenak, berak sortutakoak geroago. Basarrik idatzitako bertso batzuei ere erantzun zien Inaxik, erantzun beharra sentituta. Basarriren jaiotzaren 100.urteurrenean, bertso-jarrien emanaldia egin dute Zarautzen; Basarriren bertsoak eta berarekin harremana izan duten bertsolarienak abestuz. Han hitz egin dugu Inaxi Etxabe oikiarrarekin.
Etxegiroan sortu zitzaion Inaxi Etxaberi bertsotarako zaletasuna, senideen artean. Hasieran besteek idatzitako bertso-jarriak abesten zituen eta ondoren hasi zen Inaxi bertsoak sortzen. Arantzazuko egonaldia, bidaiak, etxeko ospakizunak.... izaten zituen bertsotarako gai.

Jendaurrean abestu du bai, baina etxean, "emakumeak tabernan edo kalean bertsoak abestea gaizki ikusita baitzegoen. Gauzak asko aldatu dira" dio Inaxik.
Gaur egun, emakumeak oholtzan ikusita asko pozten da. Norbaitek esan omen zion 30 urte beranduxeago jaio izan balitz... bere errua ez da behintzat hori.

Inaxi Etxabek oso gustuko zuen Basarri bertsolaria, eta hori kontuan hartuta are min gehiago egin zien hark idatzitako "Aitonaren malkoak" bertsoek. Ez zuten leku onean uzten emakumea bertso haiek eta Inaxi ezin ba erantzun gabe geratu.

Basarriren jaiotzaren 100.urteurrenean egin duten bertso-jarrien emanaldian abestu ditu bertso horiek Inaxi Etxabek, Oikinako neskak.
Gainontzeko  bertsoaldiak aurrerako jarriko ditugu ikusgai Bertsoa.com-en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra