Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-04-03

Joxe Lizasok Aberri Egunari

Datorren igandean izango da Aberri Eguna eta duela 26 urte egun horri buruz galdetuta Joxe Lizasok abestutako bertsoak gogoratu nahi izan ditugu. Bergaran izan zen, Erramu-zapatu bezperako bertso-saioan eta bide batez esan, ohiturari jarraituz pasa den ostiralean egin zela saio hori eta laster izango dituzuela ikusgai Bertsoan hango bertsoaldi nabarmenenak.
Pasa den ostiralean Bergaran egin zen Erramu-zapatu bezperako bertso-saioak historia luzea du. Duela 26 urte, 1989ko martxoaren 18an izan zen saioa eta han ziren kantuan Joxe Lizaso, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Joxe Luis Gorrotxategi, Anjel Mari Peñagarikano, Sebastian Lizaso eta Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki".

Handik egun gutxira Aberri Eguna ospatzen zela eta, horri buruz galdetu zion Laxaro Azkune gai-jartzaileak Joxe Lizasori; baita honek airoso erantzun ere. Hain azkar, telebistako kamarak ez baitzituen gai-jartzailearen hitzak grabatu ahal izan.

Hauxe zuen bertsotarako gaia: datorren igandean,  martxoaren 26an ospatzen den Aberri Egunak ez omen du garai batek arrakasta. Nolakoak ziren garai batekoak?

Bide batez esan, laster izango dituzuela hemen ikusgai aurtengo Bergarako Erramu-zapatu bezperako saioko bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra