Udako Ikastaroak 2015-04-24

Bertsolaritzaren bidegurutzeak

Bertsolaritzaren bidegurutzeak           
                                
Lekua:        Miramar Jauregia. Donostia / San Sebastián.           
                           
Helburuak:   Bertsolaritzaren mugimenduaren apustuetako bat da administrazioarekiko zein alderdi politikoekiko independentea  izatea; denona eta denontzat izatea. Zer jarrera izan du Bertsozale Elkarteak administrazio zein alderdi politikoen aurrean? Bertsolariak badu izatez ideologiarik, politika mailan bezala beste mailetan ere bai. Baina askotan pertsonaia emana zaielako erraza ez den arren, batzuek lortu dute bertsogintzaren bidez beraien ideologia sotilki azaleratzen. Hori  erdiesteko egin gogoeta nola gauzatu duten kontatuko digute. Ez hori bakarrik; gai-jartzaileek eman gaietan kukutzen den ideologiaren berri ere emango digute. Besterik da bertsolariak saio baterako deia jaso, baiezkoa eman eta kantatu behar duen lekura iristean, benetan non kantatu behar duen konturatzen denean egin behar duen egokitzapena, bere ideologia eta testuinguruak eragiten dionaren artekoa.
Bigarren bidegurutzea transmisioarena da. 35 urte inguru pasatu dira abiatu zirenetik lehen bertso eskola modernoak, irakasle figura bat zutenak. Urak egin du bide geroztik eta ibilbidean ongi egindakoak eta ez hain ongi egindakoak aztertuko ditugu, egungo bertso eskola eredua auzitan jartzeraino, bertsolari zein musikari betaurrekoak jantzita.
Hirugarren bidegurutzea; ikerketa esparru berriena da. Gizarte posmodernoa omen gurea. Eritasun berriak ere agertu zaizkigu, eta horiek sendatzeko bidean tresna da bertsolaritza. Neurologoak ari dira bertsogintzaren arabera garuna ikertzen. Bertsotan aritzeak garunaren zenbait alderdi gara omen ditzake. Bertsolaritza bada bestelako tresna ere: euskal robotika euskalduna aitzinarazteko aitzakia bada. Bihotzeko bertsoak kantatuko ditu omen, bihotzik gabeko robot batek.

                         
            Mintzola ahozko lantegia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua-ren lankidetzaz       
                           
            Matrikula prezioa: maiatzaren 31ra arte: 80.00 ¤. Ekainaren 1etik aurrera: 92.00 ¤       
                           
            Balio akademikoa: 30 ordu       
                           
            Hizkuntza ofiziala: euskara       
                           
EGITARAUA   
       
UZTAILAK 8
       
       
        Bertsolaritzaren bidegurutze ideologikoak
       
09:00ean        Dokumentazio banaketa
       
09:15ean        “Telefonotik mikrofonora”  

       
        Andoni Egaña MaKazaga
        Bertsolaria. Mintzola Fundazioa..
       
10:45ean        “Bertsogintza eta ideologia”

        Maialen Lujanbio Zugasti
        Bertsolaria.
       
12:15ean        “Independentziaren zerga. Bertsozale Elkartearen esperientzia” 

       
        Jexux Murua Gorostidi
        Bertsozale Elkarteko koordinatzaile ohia.
       
13:30ean        Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa 


UZTAILAK 9
   
        Bertsolaritzaren transmisioa: zuri-beltzak eta beltzuriak
       
09:15ean        “Bertsolaritzaren transmisioa: argirako bide”

        Jon Sarasua Maritxalar
        Bertsolaria. Euskal kulturgintzan aditua.  Mondragon Unibertsitatea. Eskoriatza.
       
10:15ean        “Belarria soinu”  
       
        Joseba Tapia Usabiaga
        Musikaria. Musika irakaslea..
       
11:30ean        “Bestelako bertso eskola bat”

        Estitxu Eizagirre Kerejeta
        ARGIAko zuzendaria eta bertsolaria.
       
12:15ean        Mahai-ingurua: “Zer eta nola transmititu herri kultura?” 

       
        Jon Sarasua Maritxalar
        Bertsolaria. Euskal kulturgintzan aditua.  Mondragon Unibertsitatea. Eskoriatza
        Joseba Tapia Usabiaga
        Musikaria. Musika irakaslea..
        Estitxu Eizagirre Kerejeta
        ARGIA, Komunikazio Biziagoa SAL.
       
UZTAILAK 10
      
        Bertsolaritzaren ikerketa esparru berriak
       
09:15ean        “Zer dago bertsolarien garunean? Bertsolaritzaren oinarri neuralak” 
        Kepa Paz-Alonso
        Ikertzailea. BCBL, Basque Center on Cognition, Brain and Language..
       
10:45ean        “Bertsobota: testuinguruaren eragina poesia sorkuntza automatikoan”  

        Aitzol Astigarraga Pagoaga
        Ikertzailea. Informatika Fakultatea. Donostia / San Sebastián. UPV/EHU.
       
12:15ean        “Bertso-sorkuntza automatikoa: Azken nobedadeak”

        Manex Agirrezabal Zabaleta
        Ikertzailea. Informatika Fakultatea. Donostia / San Sebastián. UPV/EHU.

       
13:30ean        Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

       
       

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra