Udako Ikastaroak 2015-04-24

Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan

Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan                         
Lekua:        Miramar Jauregia. Donostia            
                               
Helburuak:   Gazteak gero eta okerrago mintzatzen direla entzun ohi dugu bazterretan. Ez da hizkuntza batean edo bestean bereziki, oro har baizik. Hala ere, euskararen kasuan nabarmenagoa izan liteke herrena, egoera diglosikoa izaki, gazteleraren zein frantsesaren nagusitasuna dela medio. Aterabideak bilatzen ariko gara. Nola landu daiteke ahozkotasuna Hezkuntza Arautuaren baitan? Nola balia genitzake ahozko generoetan dauden adibide egokiak, bertsolaritzan kasu, egunerokoan balia ditzagun? Nola landu kontakizuna haurrak ahozkotasunaren gakoez jabe daitezen?
Garai batean leku nabarmena zuen euskal kantagintzak heziketan; erreferentzia garbiak zeuden. Gaur iduriz, ez dago hain argi. Eskolan euskal kantagintzarik transmititzen al da? Nola? Etxean, hedabideetan… euskal kantagintzaren presentzia ez ote da arrunt bakandu? Euskal kantaerak ba ote du berezitasunik? Eta hala balitz transmititzen al da?
                      
            Matrikula prezioa: maiatzaren 31ra arte: 60.00 ¤. Ekainaren 1etik aurrera: 68.00 ¤           
                               
            Balio akademikoa: 20 ordu           
                               
            Hizkuntza ofiziala: euskara           
                               
EGITARAUA       
       
UZTAILAK 6
       
       
        Ahozkotasuna eta gazteak

09:00ean        Dokumentazio banaketa 
09:15ean        “Ahozkotasuna eta Hezkuntza Arautua”
        Inma Muñoa Barredo
        Ahozkotasunean aditua. Ikastolen Elkartea..
       

10:45ean        “Ahozkotasunaren lanketa bertsolaritzaren bidez”
        Andoni Egaña Makazaga
        Bertsolaria. Mintzola Fundazioa..

12:15ean        “Entzuten ikasi, kontatzen ikasi: ipuingintza eta hizkuntza”
        Itziar Zubizarreta Ayerbe
        Ipuin kontalaria eta irakaslea.  Galtzagorri Elkartea.
       
13:30ean        Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

       
UZTAILAK 7
       
        Kantagintzaren transmisioaz
       
09:15ean        “Musika eta kantua txikienetik nagusienetara”
   
        Jaione Eskudero Etxabe
        Musika eta Hezkuntza Arautuko irakaslea, abesbatza zuzendaria.
       
10:15ean        “Kanta kontuetan”
       
        Itziar Irigoien Perurena
        Musikaria eta  Hezkuntza Arautuko irakaslea..
       
11:30ean        “Ekialdeko euskal kantaera. Transmisioaren erronka” 
        Marie Hirigoien
        Kantaria eta irakaslea. Soinubila Musika Eskola
       
12:30ean        Mahai-ingurua: “Zer eta nola transmititu kantagintza? Zer eta nola landu Hezkuntza Arautuan? Musika Eskolan?”
       
        Itziar Irigoien Perurena
        Musikaria eta  Hezkuntza Arautuko irakaslea..
        Marie Hirigoien
        Kantaria eta irakaslea. Soinubila Musika Eskola
        Jaione Eskudero Etxabe
        Musika eta Hezkuntza Arautuko irakaslea, abesbatza zuzendaria
       
18:30ean        PERFORMANCEA

        Kantaldia: 7 euskal kantu esanguratsu
        Ainhoa Ansa Zugarramurdi
        Kantaria. Aranoko alkate..
        Bertso saioa: kantu bakoitzaren ondotik bertsotan
        Uxue Alberdi Estibaritz
        Igor Elortza Aranoa
       

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra