Uztailak 6,7,8 eta 9an 2015-04-24

Bertsolaritzaren bidegurutzeak eta ahozkotasuna ikergai Udako Ikastaroetan

Bertzozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak aurten ere Udako Ikastaroak eskainiko dituzte, Donostian, uztailaren 6-9 bitartean. Bi gai nagusi landuko dira: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan; Bertsolaritzaren bidegurutzeak.
Aurten ere  Udako Ikastaroak eskainiko dituzte Bertzozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Donostian, uztailaren 6-9 bitartean. Bi gai nagusi landuko dira: Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan; Bertsolaritzaren bidegurutzeak. Lehenengo ikastaroan, bertsolaritzak ahozkotasunaren lanketan egin lezakeen ekarria aztertuko da, besteak beste. Ipuingintza eta musika ere jorratuko ditu. Eta saio performancea ere izango da. Hizlari arituko direnak, besteak beste, Andoni Egaña, Joseba Tapaia, Inma Muñoa, Itziar Zubizarreta, Itziar Irigoien, Jaione Eskudero... Bertso ekitaldian Igor Elortza eta Uxue Alberdi arituko dira.

Bertsolaritzaren bidegurutzeak
            Bertsolaritzaren bidegurutzeak jorratuko dira bigarren ikastaroan, bai eremu ideologikoan, sorkuntzaren alorrean zein autoantolaketa eremuan eta transmisio lanean. Hizlari arituko dira: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jexux Murua, Jon Sarasua, Estitxu Eizagirre eta Joseba Tapia. Horretaz gain, Kepa Paz-Alonso BCBL-ko ikertzaileak, (Basque Center on Cognition, Brain and Language) Betsogintzaren oinarri neuronalei buruz arituko da. Aitzol Astigarragak eta Manex Agirrezabal Informatika Fakultateko ikertzaileek betsolaritza eta robotika aztertuko dituzte.

Ikastaroak uztailaren 6-8 bitarteak izango dira.

Bertsolaritzaren bidegurutzeak
Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan

                  
       
        

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra