Iñigo Ibañez azpeitiarra nagusitu zen 2015-04-28

Gipuzkoako Eskolarteko bertsoaldi onenak sarean

Joan zen igandean Irunen jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Bertso-Eskolen Egunaren baitan. Bertsoaldirik onenak ikusgai daude Bertsoan.
 Igandean Irunen jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Bertso-Eskolen Egunaren baitan. Ehunka gaztetxo bildu ziren festara, Gipuzkoako hainbat bertso-eskoletatik iritsiak.

 Gazteen finalean zortzi bertsolari aritu ziren, aurretik afari giroan jokatutako lau kanporaketetatik sailkatuta. Honako hau izan zen zortzikotea:

 Jon Ander Iriondo
 Beñat Mujika
 Paul Iruretagoiena
 Ane Zuazubiskar
 Oier Etxeberria
 Iñigo Ibañez
 Asier Ibarguren
 Andoni Mujika

 Azkenean Iñigo Ibañez izan zen txapeldun, Paul Iruretagoienaren aurretik. Biak izango dira Gipuzkoako ordezkariak ekainaren 27an jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan. Irungo finaleko bertsoaldirik onenak entzungai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin