Bertsoa Unibertsitatean 2015-04-30

"Bertsolaritza eta ahozkotasunari buruzko graduondokoa sortzeko lanean ari gara"

Pasa den astean aurkeztu zuten Udako Ikastaroen baitan eskainiko den Bertsoa Unibertsitatean eskola. Bigarren aldiz antolatu dira aurten Mintzolak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bost urterako sinatu duten hitzarmenari esker. Karlos Aizpurua Mintzolako zuzendaritza-kideak lankidetza horren nondik-norakoak kontatu dizkigu eta iazko edizioaren balorazio on bat egiteaz gain aurtengo Udako Eskoletan zer izango den azaldu digu. Uztailaren 6etik 10era izango dira ikastaroak Donostiako Miramar Jauregian eta datorren asteartetik aurrera izango da izen-emateko aukera.
Iaz Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatu zuten hitzarmenaren arabera bost urtez Udako Ikastaroen baitan ahozkotasuna eta bertsolatzari buruzko ikastaldia edo eskola antolatzeko aukera du Mintzolak.

Karlos Aizpurua Mintzolako zuzendaritza-kideak dio hitzarmen hori garrantzitsua dela bi arrazoirengatik: batetik unibertsitatearen aitorpena delako Bertsozale Elkartearen eta Mintzolaren lanari; eta bestetik, abian diren ikerketak gizarteratzeko eta berriak eragiteko baliogarri delako Bertsoa Unibertsitatean eskola.

Hitzarmena sinatu aurretik Unibertsitatea eta Mintzolaren arteko lankidetza bazela adierazi digu Karlos Aizpuruak, eta lankidetza horrek ahozkotasuna eta bertsolaritzari buruzko graduondokoa ekarri behar lukeela. Hori lortzeko erein egin behar da lehendabizi eta lan horretan dabil Mintzola.

"Iazko eskola oso arrakastatsua izan zen eta Mintzolaren lan-ildo garrantzitsuenak erakutsi ahal izan genituen"
"Egungo gabeziez ohartuta gazteekin ahozkotasuna nola landu aztertuko dugu besteak beste"

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra