Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea izango da 2015-04-29

74 bertsolarik parte hartuko dute "Gipuzkoa Bertsotan" ekimenean

74 bertsolarik parte hartuko dute "Gipuzkoa Bertsotan" ekimenean
Maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 6ra bitarte, 24 saio jokatuko dira Gipuzkoako 12 herritan. Bertsolari bakoitzak bi saiotan kantatuko du: bata goizez eta bestea arratsaldez. Udaberritik, 30 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara.
 74 bertsolarik parte hartuko dute "Gipuzkoa Bertsotan" ekimenean. Maiatzaren 9an hasi eta ekainaren 6ra bitarte, 24 saio jokatuko dira 12 herritan. Bertsolari bakoitzak bi saiotan kantatuko du: batean goizez eta bestean arratsaldez. Bi saioetan ariketa ezberdinak izango dira.

 Bertsolariez gain, 19 lagun ariko dira epaile taldean, eta 9 gai-jartzaile taldean, 4 idazkarirekin. Antolaketa lan horren bidez, Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasuna erakustea da helburu antolatzaileen hitzetan: "besteak beste, bertso-eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan, lehiaketa eta sariketetan bizi dugun emankortasunaren erakuslea".

 Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

 "Gipuzkoa Bertsotan" ekimenetik 30 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara. Udazkenean, irailaren 20an abiatuko da, eta udaberritik sailkatutako 30 bertsolariei zuzenean sailkatuta dauden 13 bertsolari batuko zaizkie. Finala abenduaren 20an izango da, Donostian.

 Bertsolari bakoitzak kantatutako bi saioen arteko baturaren arabera osatuko da sailkapena.

 Sarrerak aretoetan salgai

 Saioetarako sarrerak egunean bertan salduko dira, saioa hasi aurretik. Goizean lehiatila 10:00etan zabalduko da eta arratsaldeetan 16:00etan. Saioetako sarrerak 4 euroko prezioa izango du Bertsozale Elkarteko Bazkide eta 16 urtetik beherakoentzat eta, gainerakoentzat, 6 eurotakoa. Goizeko eta arratsaldeko saioetako sarrerak batera erosi nahi izanez gero, beherapena izango da: Bazkideek eta gazteek 6 eurotan eskuratu ahal izango dituzte eta gainerakoek 9 eurotan.

 Jarraipen zabala interneten

 Ohi bezala, www.bertsozale.eus webguneak informazio oso eta eguneratua eskainiko du. Bertsoa-k, berriz, jarraipen berezia egingo du, eta asteburuko bertsoaldi onenak argitaratuko ditu.


-Egutegia
-Egin beharreko lanak
-Gai-jartzaile eta epaile taldeak

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra