Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna 2015-04-29

Bertsopaper leihaketako irabazleen lanak entzungai

Jon Mendiluze, Lantz Unanue, Oihana Arana eta Lierni Rekondo nagusitu ziren bertso-idatzietan. Sari-banaketa ekitaldian kantatu zituzten sorta irabazleetako bertsoak.
 Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna ospatu zen igandean Irunen. Bat-bateko saioaren ondoren, bertsopaper lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egin zen.

 LH 3. eta 4. mailakoetan, 8-9 urtekoetan, alegia, Jon Mendiluze, Irurako Ikastolako ikasleak irabazi zuen. Aipamenak lortu zituzten Ixiar Barandiaranek (Ataungo Joxe Migel Barandiaran eskola), Olatz Santamarik (Zumaiako Herri Eskola), Unai Mirrek (Elgoibar Ikastola) eta Amalur Poncek (Debako Luzaro Eskola).

 LH 5. eta 6. mailakoetan, berriz, 10-12 urte artekoetan, Azpeitiko Ikasberri Ikastolako Lantz Unanuek jantzi zuen txapela. Aipamenak jaso zituzten Peio Zubeldiak (Tolosako Hirukide Jesuitinak), Irati Arakistainek (Zumaiako Herri Eskola), Maddi Urrestarazuk (Ataungo Joxe Migel Barandiaran Eskola) eta Maddi Altolagirrek (Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxea).

 DBHko Lehen zikloko ikasleen artean, 12-14 urte artekoetan alegia, Oihana Arana, Eskoriatzako Arizmendi Ikastolako Almen guneko ikasleak jaso zuen txapela. Aipamenak lortu zituzten Aner Perezek (Zarauzko Lizardi Institutua), Maddi Aiestaranek (Beasaingo Loinazpe Institutua), Jone Lizarraldek (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola) eta Jone Manjarrések (Oiartzungo Haurtzaro Ikastola).

 Azkenik, 15 eta 18 urte bitartekoetan, Lasarte-Usurbileko BHI-ko Lierni Rekondok jantzi zuen txapela. Aipamenak lortu zituzten Beñat Mujikak (Donostiako Santo Tomas Lizeoa), Oihana Labianok (Azpeitiko Ikasberri Ikastola), Naroa Agirrek (Urnietako Egape Ikastola) eta Ane Belokik (Legazpiko Haztegi Ikastola).

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra