Bertsoa Unibertsitatean 2015-05-04

Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan, bi ikastaro antolatu ditu Mintzola Fundazioak: "Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" eta "Bertsolaritzaren Bidegurutzeak". Uztailaren 6tik 10era egingo dira ikastastaroak.
 Aurten ere, bigarren urtez jarraian, "Bertsoa Unibertsitatean" zikloa izango da Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan, Mintzola Fundazioak bultzatuta. Izena emateko epea gaur zabaldu da. Zikloak bi ikastaro izango ditu; nahi izanez gero bietan edo bietako batean izena emateko aukera dago.

 Bertsolaritza eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan

 Transmisioari begirakoa izango da lehenengo ikastaroa, uztailaren 6an eta 7an egingo dena. Ahozkotasunaren transmisioa hezkuntza arautuan nola egin landuko da bi egunetan, kantagintzari arreta berezia jarrita. Horrez gain, uztailaren 7an, arratsaldez, Performance berezia egingo dute. Ainhoa Ansa Zugarramurdi kantariak 7 euskal kantu esanguratsu kantatuko ditu, eta horiek ardatz hartuta ariko dira bertsotan Uxue Alberdi Estibaritz eta Igor Elortza Aranoa. Egitarau osoa ikusi nahi izanez gero egin klik hemen.

 Ikastaroak 60 euroko prezioa izango du maiatzaren 31ra bitarte eta, hortik aurrera, 68 eurokoa.

 Bertsolaritzaren Bidegurutzeak

 Bigarren ikastaroak bertsolaritzan jarriko du arreta, eta uztailaren 8an, 9an eta 10ean egingo dira saioak. Bertsolaritzak etorkizunean transmisioan, ideologian eta ikerkuntza esparru berrietan askatu beharreko korapiloak aztertuko dira hiru egunetan. Hemen dago egitarau osoa.

 Bigarren ikastaro honek 80 euroko prezioa izango du maiatzaren 31ra arte eta 92 eurotakoa hortik aurrera.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin