74 bertsolari ariko dira kantuan 2015-05-06

Asteburu honetan abiatuko da "Gipuzkoa Bertsotan"

Asteburu honetan abiatuko da "Gipuzkoa Bertsotan"
Larunbatean Astigarragan egingo dira lehenengo saioak, goizean eta arratsaldez. Igandean, berriz, Oiartzunen eta Idiazabalen lau saio egingo dira. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balio dute kanporaketek.
 Asteburu honetan abiatuko da "Gipuzkoa Bertsotan" ekimena: Gipuzkoako 12 herritara iritsiko da, eta 24 saio jokatuko dira denera, 74 bertsolarirekin. 74 bertsolari horietatik 30 sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara, bi itzulitan ateratako puntuazioak kontutan hartuta. Udazkenean, beste 13 bertsolari elkartuko zaizkie.

 Astigarragan larunbatean

 Asteburu honetan sei saio jokatuko dira denera. Astigarragan hasiko da ekimena, larunbatean. Goizeko 11:30ean Kultur Etxean egingo da lehenengo saioa, honako zortzi bertsolari hauekin:

 Oier Aizpurua
 Andoni Goitia
 Imanol Irazustabarrena
 Hodei Iruretagoiena
 Mikel Iturriotz
 Haritz Mujika
 Unai Muñoa
 Gema Urteaga


 Arratsaldeko saioa 17:30ean hasiko da Kultur Etxean bertan, seikote honekin:

 Jokin Bergara
 Aitor Irastorza
 Beñat Jauregi
 Ander Lizarralde Jimeno
 Danel Olano
 Xabier Sukia

 Igandean Oiartzunen eta Idiazabalen

 Igandean beste lau saio jokatuko dira, bi herritan.  Oiartzunen Udaletxeko ganbara aretoan egingo dira bi saioak. Goizean, 11:30ean hasita, seikote hau ariko da:

 Joseba Andoni Agirre Orbegozo
 Maialen Akizu
 Antton Fernandez
 Aratz Igartzabal
 Oihana Iguaran
 Amaia Iturriotz


 Arratsaldean, berriz, 17:30etatik aurrera, honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Eneko Araiztegi "Korta"
 Mikel Artola
 Ibai Esoain
 Manu Goiogana
 Odei Lopez Larrauri
 Eñaut Martikorena

 
Idiazabalen ere goizean eta arratsaldean izango dira saioak. Goizeko saioan honako seikote hau da kantatzekoa:

 Asier Azpiroz
 Haritz Garmendia
 Beñat Iguaran
 Jon Iturrioz Nazabal
 Iker Osa
 Beñat Torres


 Arratsaldean, berriz, honako bertsolari hauek ariko dira:

 Urko Egaña Calderon
 Oier Etxeberria
 Maddi Gallastegi
 Iñigo Gorostarzu
 Jon Gurrutxaga
 Josu Oiartzabal "Xamoa"

 Sarrerak egunean bertan

 Sarrerak saioak jokatuko diren egunetan jarriko dira salgai aretoan bertan. Leihatilak goizeko 10etan eta arratsaldeko 16etan zabalduko dira. Saioko sarrerak 6 eurotan salduko dira, baina Bertsozale Elkarteko Bazkideek eta 16 urtetik beherakoek 4 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Bi saioak ikusi nahi izanez gero, prezio berezia izango da: 9 eurotan sarrera arrunta eta 6 eurotan bazkide eta gazteentzat.

 
Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra