Finala ekainaren 13an izango da Markina-Xemeinen 2015-05-07

Plazatik Gaztetxera sariketa: egutegia eta egin beharreko lanak

Guztira 32 bertsolarik hartuko dute parte, 16 bertso-bikotek alegia, eta txapelketak hiru fase izango ditu: kanporaketen fasea, finalaurrekoena eta finala. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek abestuko dute. Horietatik zortzi sailkatuko dira finalaurrekoetara, kanporaketetako irabazleak zuzenean eta gainerako laurak puntuazioaren arabera.

Bigarren fasean bi finalaurreko izango dira,  bakoitzean lau bertso-bikote kantuan. Finalaurrekoetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera eta beste biak puntuazioaren arabera.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da.

  • HONA HEMEN EGUTEGIA:
KANPORAKETAK
Soraluze: Maiatzak 8
Maddi Gallastegi OsaEneko Beretxinaga Laskurain
Aitor Salegi Martija - Aitor Irastorza Fadrique
Maialen Akizu BidegainJon Gurrutxaga Urbieta
Asier Azpiroz Iztueta - Adur Gorostidi Urkia

Mutriku: Maiatzak 9
•Imanol Lekunberri Aretxabaleta - Imanol Uria Albizuri
Malen Amenabar Larrañaga - Eneko Arrate Sololuze
Aitor Servier EtxetxuriAsier Galarza Garai
Aratz Igartzabal Bidegain - Gorka Maiz Alustiza

Eibar: Maiatzak 15
Eli Pagola Apezetxea - Eñaut Martikorena Lizaso
•Josune Arakistain Salas - Ander Zulaika Elola
Saioa Alkaiza Guallar - Alazne Untxalo Erregerena
Maider Arregi Markuleta - Gemma Urteaga Garmendia

Elgoibar: Maiatzak 16
Manex Astigarraga Bergara - Maddi Sarasua Laskarai
Antton Aizpurua Aldape - Ainhoa Sarasua Laskarai
Aitor Bizkarra Ruiz - Txaber Ormazabal Villanueva
Amaia Iturriotz Etxaniz - Mikel iturriotz Etxaniz

FINALAURREKOAK
Maiatzak 22, Antzuola
Soraluze eta Eibarko saioetako irabazleak + 1. eta 4. puntuazioz

Maiatzak 29, Deba
Mutriku eta Elgoibarko saioetako irabazleak + 2. eta 3. puntuazioz

FINALA. PLAZATIK GAZTETXERA EGUNA
Ekainak 13, Markina-Xemein
Finalaurrekoetako irabazleak + puntuazioz 1. eta 2.


  • EGIN BEHARREKO LANAK:
Kanporaketan, bikote bakoitzak lau ariketa egin beharko ditu, hau da, bertsolari bakoitzak bina ariketa. Hurrengoak dira kanporaketetako ariketak:

-Ofizioka zortziko handian, hiruna bertso
-Ofizioka zortziko txikian, hiruna bertso
-Ofizioka koplatan, hiruna bertso osatu arte
-Bakarka gaia emanda, doinu eta neurri librean bina bertso

Finalaurrekoetan, aurrez aipatutako ariketez gain puntuak erantzun beharko dituzte eta bukaera emanda bertsoa osatu.

Buruz burukora sailkatuko den bikote bat epaileek aukeratuko dute eta beste bikotea publikoak. Entzuleek eta epaileek bikote bera aukeratzen badute lehen bi bikoteen artean jokatuko da buruz burukoa.

Buruz burukoan ondoko ariketak egin beharko dira:
-Ofizioka hamarreko txikian, hiruna bertso
-Bakarka gaia emanda, doinu eta neurri librean bina bertso

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra