Gipuzkoa Bertsotan 2015-05-11

38 bertsolarik kantatu dute asteburuan

38 bertsolarik kantatu dute asteburuan
Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu nagusitu dira lehendabiziko saioetan.
 Joan zen larunbatean abiatu zen "Gipuzkoa Bertsotan" ekimena, udazkeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balioko duena. Denera 74 bertsolari ariko dira kantuan eta, dagoeneko, 38 hasi dira lanean.

 Larunbatean Astigarragan bi saio jokatu ziren Astigarragako Kultur Etxean. Goizean, 85 lagunen aurrean, honela gelditu ziren puntuazioak:

 1.- Unai Muñoa Amundarainek            298,5 puntu
 2.- Gemma Urteaga Garmendiak           297 puntu
 3.- Andoni Goitia Etxezarretak         296,5 puntu
 4.- Hodei Iruretagoiena Albisuk        286,5 puntu
 5.- Haritz Mujika Lasak                279,5 puntu
 6.- Imanol Irazustabarrena Garmendiak  276,5 puntu
 7.- Mikel Iturriotz Etxanizek          275,5 puntu
 8.- Oier Aizpurua Olaizolak            267 puntu

 Arratsaldeko saiora 75 lagun gerturatu ziren. Hau da sailkapena:
 
 1.- Xabier Sukia Etxeberriak     258,5 puntu
 2.- Ander Lizarralde Jimenok     247 puntu
 3.- Jokin Bergara Egurenek       242 puntu
 4.- Aitor Irastortza Fadriquek   241,5 puntu
 5.- Beñat Jauregi Etxeberriak    217 puntu
 6.- Danel Olano Eizagirrek       208 puntu

 Idiazabalgo saioak

 Igandean, Idiazabalen beste bi saio jokatu ziren. Goizean, 100 lagunen aurrean, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Asier Azpiroz Iztuetak      319 puntu
 2.- Beñat Iguaran Amondarainek  313 puntu
 3.- Jon Iturrioz Nazabalek      284 puntu
 4.- Iker Osa Zelaiak            282,5 puntu
 5.- Haritz Garmendia Iturriak   272,5 puntu
 6.- Beñat Torres Letek          260,5 puntu

 Arratsaldean 80 bat entzulek jarraitu zuten saioa. Hauek dira puntuazioak:

 1.- Iñigo Gorostarzu Etxebestek   240 puntu
 2.- Jon Gurrutxaga Urbietak       239 puntu
 3.- Oier Etxeberria Zubimendik    238 puntu
 4.- Josu Oiartzabal Zapirainek    233,5 puntu
 5.- Urko Egaña Calderonek         220 puntu
 6.- Maddi Gallastegi Osak         195,5 puntu

 Oiartzungo saioak

 Azkenik, igandean bertan beste bi saio jokatu ziren Oiartzunen. Goizeko saioan, 40 entzuleren aurrean, hauek izan ziren puntuazioak:

 1.- Oihana Iguaran Barandiaranek  304 puntu
 2.- Antton Fernandez Lasak        293 puntu
 3.- Amaia Iturriotz Etxanizek     291,5 puntu
 4.- Aratz Igartzabal Bidegainek   291 puntu
 5.- Iñigo Ibañez Aramendik        290 puntu
 6.- Maialen Akizu Bidegainek      275,5 puntu

 Arratsaldeko saioan, 70 bertsozalerekin, hau izan zen epaimahaiaren epaia:

 1.- Mikel Artola Izagirrek      261,5 puntu
 2.- Manu Goiogana Bengoetxeak   250,5 puntu
 3.- Ibai Esoain Arrutik         245 puntu
 4.- Eñaut Martikorena Lizasok   236 puntu
 5.- Odei Lopez Larrurik         234 puntu
 6.- Eneko Araiztegi Agirrek     227,5 puntu

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra