Igartza Jauregian 2015-05-12

Banatu dituzte Bertsomoviedako sariak Beasainen

Antolakuntza oso pozik gelditu da IV. edizio honek utzi duenarekin eta jada datorren urtekoari begira jarri dira.
Ostiralean banatu zituzten Beasainen IV Bertsomoviedako sariak, Igartza Jauregian. Joseba Rodriguezen Txakile bideoak eraman ditu bi sari nagusiak, epaimahiarena eta publikoarena, 1.200 bototik gora jasota. Gero Pentzauku Produxions taldearen Etzinen zu lanak epamahiaren bigarren saria jaso du. Gazteen mailan, Tantak ekoizpenak jaso du lehen saria. Gazteen bigarren saria, Garoña Bertsomovieda ekoizpenak jaso du, Miriam Ojabarrenarenak landuta. Aita heriotza ekoizpenak eraman du aurten bertsorik onenaren saria.

Sari banaketa ekitaldian lan saritu guztiak ikusi zituzten eta ondorenean mokadutxo bat ere egin zuten, lanak komentatzeko baliatu zutena.

Antolakuntza pozik eta V. ediziorako gogotsu
Bertsomoviedaren antolatzaileak oso pozik gelditu dira jasotako lan kopuruarekin eta mailarekin. Adierazi dutenez, datorren urterako ere gogotsu daude lehiaketarekin jarraitzeko. Jendeari parte hartzeko deia luzatu diote bide batez. Datorrena, bertsoa eta ikusentzunezko sormena uztartzen dituen ekimen berritzaile honen V. edizioa izango da.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra