Xabier Amurizak idatzi du 2015-05-12

Bigarren ediziora iritsi da "Mañukorta Bertsonajea" liburua

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bultzatuta idatzi zuen Amurizak liburua. 2014ko abenduan atera zen kalera, eta gabonetarako agortu ziren ale guztiak. Mañukortari egindako elkarrizketak dira liburuaren ardatza.
 Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaian bertsogintzan ari direnen biografiak jaso eta zabaltzeko zeregina hartua dauka. Hori dela eta, Gregorio Larrañaga "Mañukorta" bertsolariari buruzko biografia idazteko proposatu zioten Xabier Amurizari. Eta honek onartu egin zuen. 2014ko abenduan argitaratu zen "Mañukorta Bertsonajea" liburua, Mañukortari egindako elkarrizketak ardatz dituena. Eta gabonetarako ale guztiak agortu zirenez, bigarren edizioa atera dute.

 Sei ataletako liburua

 Liburua sei ataletan dago banatua, eta atal horietan Mañukortaren pentsamendua eta bertsolaritza ulertzeko modua islatzen dira. Bizkaian bertsolari maitatua izan da Gregorio Larrañaga "Mañukorta", eta plazan hainbestetan lagun izan duen Xabier Amurizak hartu zuen bere inguruko bilketa lana egiteko ardura.

 Aipu ugari bildu ditu Xabier Amurizak, tartean honako hauek: "Ni txarto bizi banitze, kulpie neurie litzakek"; "billurrik etxostek emoten ezek. Hiltziek apur bat, baina hori bajakixau"; "Subertia izan juat e! Holan ibiltteko aukerarik denak etxuek izen"; "kopletan zein bertsuetan, sokie eruten jakin bi´ok"; "nik etxuat kezkarik eukitten. Beti jaukat gogue bertsotan juteko".

 15 eurotan salgai

 Liburua 15 eurotan erosi daiteke Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan edo www.lanku.com denda digitalean. Bertsozale Elkarteko bazkideek 12 eurotan eskuratu ahal izango dute.

 Gabonetan Bertsoak elkarrizketa egin zion Xabier Amurizari. Tartean, honako hau esan zuen: "Gaur egun ez dago Mañukortaren buruaren antzekorik".

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra