Gai-jartzaile Eskola 2015-05-14

"Modu kolektiboan ikuskizun bat eskaintzen dugu eta horrek aurre-lanketa handia eskatzen du"

Onintza Garcia eta Inaxio Usarraldek Bertsozale Elkarteak antolatutako Gai-jartzaile Eskolan hartu dute parte. Urrian hasita gai-jartzaileak, bertsolariak eta beste disziplinetako sortzaileak izan dituzte hizlari zortzi saiotan. Pasa den larunbatean hitz egin genuen Onintza eta Inaxiorekin eta eskoletan landutakoa kontatu ziguten.
Onintza Garcia eta Inaxio Usarraldek Bertsozale Elkarteak antolatutako Gai-jartzaile Eskolan hartu dute parte. Urrian hasita gai-jartzaileak, bertsolariak eta beste disziplinetako sortzaileak izan dituzte hizlari zortzi saiotan. Pasa den larunbatean hitz egin genuen Onintza eta Inaxiorekin eta Eskolan landutakoa kontatu ziguten.

Inaxio Usarraldek esperientzia luzea du gai-jartzaile lanean; duela 20 urte aurkeztu zuen lehenengo  bertso-saioa. Txapelketen ostean gaien inguruan gogoetak egin izan badira ere, jaialdietako gaiei buruz gutxi hausnartu dela dio Inaxio Usarraldek eta hori izan zen Gai-jartzaile Eskolan izen-emateko arrazoi nagusia.

Onintza Garciak gutxiagotan egin ditu gai-jartzaile lanak eta orain arte intuizioz jardun dela dio. Formazioa jasotzeko eta berak dituen kezka eta galderak beste kideekin partekatzeko beharra sentitzen zuelako joan da Gai-jartzaile Eskolara.

Jasotako informazio guztia bere galbahetik pasa beharko duela dio Onintzak, baliogarri zaiona hartu eta bere jardunean erabiltzeko. Hala ere, taularatzeari buruz esandakoak eta gaiak jartzeko garaian formulazioak duen garrantzia azpimarratu ditu.

Inaxio Usarraldek balorazio orokorragoa egin du. Gai-jartzaileak bertso-saioaren baitan ardura asko dituela dio, bai saioaren prestaketan baita saioan bertan ere, eta eskola honetan hori aitortu dela dio. Horrez gain, bertso-saioa modu kolektiboan eskaintzen den ikuskizuna izanik, bertsolariek gaur egun baino zeresan gehiago dutela uste du Inaxiok.

Onintza Garcia: "Orain arte intuizioz jarri ditut gaiak, formazio-falta somatzen nuen"
Inaxio Usarralde: "jaialdietan jartzen diren gaiei buruz gutxitan hausnartu izan da"

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra