Gipuzkoa Bertsotan 2015-05-14

Zortzi saio jokatuko dira asteburu honetan

Zortzi saio jokatuko dira asteburu honetan
Larunbatean Antzuolan eta Zaldibian izango dira saioak eta igandean, berriz, Hernanin eta Bergaran. Asteburu honetan bukatuko da lehenengo itzulia eta bigarren itzulia ere asteburuan hasiko da.
 Abiada bizian doa Gipuzkoa Bertsotan ekimena. Joan zen asteburuan sei saio jokatu baziren, zortzi saio izango dira asteburu honetan, 48 bertsolari denera lau herritan, goizez eta arratsaldez.

 Larunbatean Antzuolan izango da hitzorduetako bat. Torresoroa aretoan izango dira saioak. Goizekoa 11:30ean abiatuko da, honako seikote honekin:

 Julen Agirre
 Iñaki Gurrutxaga
 Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
 Aitor Salegi
 Mikel Tapia
 Iñaki Zelaia


 Arratsaldeko saioa 17:30ean hasiko da, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Txomin Azpiroz
 Egoitz Eizagirre
 Adur Gorostidi
 Unai Mendizabal
 Eli Pagola
 Asier Sasieta


 Zaldibian ere bi saio jokatuko dira Herri Antzokian. Goizean, honako bertsolari hauek aterako dira oholtzara:
 
 Joritz Bastarrika
 Gorka Etxeberria
 Endika Igartzabal
 Manex Mujika
 Aitor Urbieta
 Izarne Zelaia


 Arratsaldean, berriz, seikote hau izango da protagonista:

 Egoitz Aizpuru
 Maider Arregi Markuleta
 Eneritz Artetxe
 Gorka Azkarate
 Imanol Lizarazu
 Gorka Maiz


 Igandean Hernanin eta Bergaran


 Igandean beste bi saio jokatuko dira. Batetik, lehenengo itzulia Hernanin bukatuko da, Sandiusterri aretoan. Goizean bertsolari hauek kantatuko dute:

 Manex Astigarraga
 Haritz Casabal
 Unai Gaztelumendi
 Joseba Lasagabaster
 Arnaitz Lasarte
 Jon Maia


 Arratsaldean, berriz, seikote hau aterako da oholtzara:

 Nahikari Gabilondo
 Aitzol Iturbe
 Oier Iurramendi Etxeberria
 Ane Labaka
 Josu Oiartzabal "Xenpelar"
 Ane Zuazubiskar


 Bigarren itzulia ere igandean hasiko da, Bergaran, Zabalotegi aretoan. Goizean hauek izango dira kantura aterako diren bertsolariak:

 Eneko Araiztegi "Korta"
 Mikel Artola
 Gorka Azkarate
 Urko Egaña Calderon
 Aitor Irastorza
 Ander Lizarralde Jimeno


 Arratsaldean, berriz, honako bertsolari hauek ariko dira bertsotan:

 Joseba Andoni Agirre Orbegozo
 Haritz Garmendia Iturria
 Andoni Goitia
 Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
 Unai Muñoa
 Beñat Torres


 Sarrerak bertan salgai

 Sarrerak saioa jokatuko den aretoan bertan jarriko dira salgai, saioa hasi baino ordubete lehenago. Asteburuak eman duenaren laburpena eskainiko du Bertsoa-k datorren astean. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

 Sailkapena
 Lehenengo asteburuko hautaketa

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra