Egun osoko festa izango da Orion 2015-05-21

Ekainaren 27an ospatuko da Euskal Herriko Eskolarteko finala

Ekainaren 27an ospatuko da Euskal Herriko Eskolarteko finala
Goizean finala egingo dute, ondoren bazkaria eta bazkalostean Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinaren saioa eta Keshala eta Bi Bala taldeen emanaldiak. Bazkaritarako sarrerak eta kamisetak eskuragarri daude jada.
 Aurrera doaz herrialdeetako Eskolartekoak eta jada prest dago Euskal Herriko Eskolarteko finaleko egitaraua. Aurten ere Orion izango da, ekainaren 27an, eta antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute.

 Goizeko 11:00etan hasiko da festa, 15 eta 18 urte bitarteko gazteen finalarekin. Aurtengoan Maialen Lujanbiok aurkeztuko du saioa, eta Sustrai Colinak jantziko dio txapela txapeldunari.

 Ondoren, bazkaria egingo da plazan. Aurten ere bertako produktu ekologikoekin prestatuko dute bazkaria, Euskal Herriko Nekazaritza eta Ekoizle Ekologikoen Kontseiluarekin elkarlanea. Bazkaritarako sarrerak eta kamisetak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

 Arratsaldean bertsoak eta musika

 Bazkalostean ere izango da zer entzuna. Hasteko, Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colinak libreko bertso-saioa osatuko dute. Eta, ondoren, bi emanaldi izango dira. Lehendabizi Keshala taldea ariko da. Eskolartekotik pasatutako Malen Amenabar, Kattalin Barcena, Leire Amenabar eta Arrate Gaztelu dira taldeko kide.

 Bukatzeko, Bi Bala taldeak ere bere kontzertua egingo du. Taldean, besteak beste, Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagak hartzen dute parte, eta Eskolartekoan kantatuak dira biak.

 Herrialdeetatik autobusak


 Bestalde, aurten Oriora joateko autobusak antolatzeko asmoa dago. Herrialdeetako Bertsozale Elkarteak arduratuko dira autobusak jartzeaz. Iformazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra