Plazatik Gaztetxera sariketa 2015-05-22

Lehen finalaurrekoa gaur Antzuolan

Lehen finalaurrekoa gaur Antzuolan
Gaur gaueko 22:30ean izango da Plazatik Gaztetxera sariketako lehen finalaurrekoa Antzuolako gaztetxean. Han izango dira kantuan Eli Pagola eta Eñaut Martikorena, Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz, Maider Arregi eta Gemma Urteaga, eta Amaia Iturriotz eta Mikel Iturriotz bertso-bikoteak. Datorren astean Bertsoan izango dituzue bertsoaldi onenak ikusgai.
Gaur izango da Plazatik Gaztetxera sariketako lehen finalaurrekoa Antzuolan. Bertso-bikote hauek izango dira kantuan:

Eli Pagola ApezetxeaEñaut Martikorena Lizaso
Aratz Igartzabal Bidegain - Gorka Maiz Alustiza
Maider Arregi MarkuletaGemma Urteaga Garmendia
Mikel Iturriotz EtxanizAmaia Iturriotz  Etxaniz

Saioa gaueko 22:30ean hasiko da Antzuolako gaztetxean. Datorren astean ikusgai izango dituzue bertsoaldi onenak Bertsoan.

Bigarren finalaurrekoa datorren ostiralean Deban
Bigarren eta azken finalaurrekoa datorren ostiralean izango da Debako gaztetxean. Han izango dira kantuan: Maddi Sarasua Laskarai eta Manex Astigarraga Bergara, Maialen Akizu Bidegain eta Jon Gurrutxaga Urbieta, Aitor Salegi Martija eta Aitor Irastorza Fadrique, eta Asier Azpiroz Iztueta eta Adur Gorostidi Urkia bertso-bikoteak.

Finala ekainaren 13an izango Markina-Xemeinen, Plazatik Gaztetxera Egunean.

Azken kanporaketetako bertsoak sarean

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra