Bigarren itzulikoak 2015-05-27

Gipuzkoako sailkapen faseko beste zortzi saio asteburuan

Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen fasea datozen bi asteburuotan amaituko da. Dagoeneko bigarren itzuliko bi saio jokatuta daude. Larunbat eta igande honetan zortzi saio jokatuko dira, eta ekaineko lehen asteburuan jokatu dira azken bi saioak. Asteburu honetan Oñatin, Zumaian, Usurbilen eta Zizurkilen jokatuko dira kanporaketak.
Asteburu honetan Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen faseko zortzi saio jokatuko dira eta saio erabakiorrak izango dira sailkapena finkatze aldera. Oñatin, Zumaian, Usurbilen eta Zizurkilen jokatuko dira kanporaketak eta ekainaren 6an Ataunen jokatuko diren bi baino ez dira faltako sailkapen fase osoa amaitzeko. Sailkapen fasea bi itzulitara da, eta bigarren itzuliaren zati nagusia jokatu da larunbat eta igande honetan.

Kanporaketa saioak

Maiatzak 30, Oñati, 11:30, Santa Ana aretoa: Egoitz Eizagirre, Odei Lopez, Josu Oiartzabal, Aitzol Iturbe, Beñat Jauregi eta Manu Goiogana.

Maiatzak 30, Oñati, 15:30, Santa Ana aretoa: Imanol Irazustabarrena, Gemma Urteaga, Joseba Lasagabaster, Arnaiz Lasarte, Endika Igartzabal eta Julen Agirre.

Maiatzak 30, Zumaia, 11:30, Aita Mari zinema: Eli Pagola, Maider Arregi, Nahikari Gabilondo, Jokin Bergara, Josu Oiartzabal, Maddi Gallastegi.

Maiatzak 30, Zumaia, 17:30, Aita Mari zinema: Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Haritz Casabal, Izarne Zelaia, Iñaki Zelaia, Oihana Iguaran.

Maiatzak 31, Usurbil, 11:30etan Sutegi aretoa: Adur Gorostidi, Egoitz Aizpuru, Ane Zuazubiskar,  Danel Olano, Ibai Esoain, Oier Etxeberria.

Maiatzak 31, Usurbil, 17:30etan Sutegi aretoan: Haritz Mujika, Manex Astigarraga, Manex Mujika, Aitor Salegi, Antton Fernandez, Jon Iturrioz.

Maiatzak 31, Zizurkil, 11:30etan Atxulondo Aretoa: Asier Sasieta, Eneritz Artetxe, Gorka Maiz, Ane Labaka, Xabier Sukia, Eñaut Martikorena.

Maiatzak 31, Zizurkil, 17:30etan Atxulondo Aretoa: Mikel Iturrioz, Jon Maia, Joritz Bastarrika, Mikel Tapia, Maialen Akizu, Beñat Iguaran.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra