Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-05-29

Sailkapen faseari bertsotan

Aste honetan itzuliko da "Gipuzkoa Bertsotan" ekimena, udazkeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balioko duena. 2001eko Gipuzkoako Sailkapen Fasean honela kantatu zuten Pablo Suberbiolak eta Joxe Munduatek.
 Asteburu honetan itzuliko da "Gipuzkoa Bertsotan" ekimena. Bertatik 30 bertsolari sailkatuko dira udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketara. 1999an taldekako txapelketa izan zen Gipuzkoan. 2001eko Txapelketa Nagusira begira, ordea, sailkapen fase bat jokatu behar izan zen udaberrian, txapelketara nor joango ziren erabakitzeko.

 Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatu zen sailkapeneko azkeneko saioa. Honako seikote hau aritu zen kantuan bertan:

 Ainhoa Agirrezaldegi
 Aitor Albistur
 Iñigo Izagirre
 Aitor Mendiluze
 Joxe Munduate
 Pablo Suberbiola


 Pablo Suberbiolaren agurra eta Joxe Munduateren puntu-erantzunak dituzue ikusgai hemen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra