14 eta 20 urte bitarteko gazteekin 2015-06-05

Gazteen egonaldia Lasturren ekainaren 30etik uztailaren 2ra

Gazteen egonaldia Lasturren ekainaren 30etik uztailaren 2ra
Izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da. Hiru egunetan bertso-giroan murgildu eta bertso-eskoletan dabiltzan gazteak ezagutzeko aukera izango dute.
 Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak hiru eguneko egonaldia antolatu du Lasturren. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartekoa izango da egonaldia, eta 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ekainaren 30ean goizeko 11:00etan elkartuko dira eta uztailaren 2an arratsaldeko 18:00etan bukatuko da egonaldia. Tarte horretan bertso-giroaz gozatu eta bertso-eskoletako kideak ezagutzeko aukera izango dute gazteek.

 Izena emate epea ekainaren 19ra arte

 Izena emateko epea ekainaren 19ra arte luzatuko da. Interesatuta dagoenak honako helbide honetara idatzi beharko du: gipuzkoa.administrazioa@bertsozale.eus. 30 euroko prezioa du egonaldiak. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra