larunbatean izan zen 2015-06-08

Besta Hazparnen Bertsu-Eskolen Egunean, eta Aitor Servier Eskolarteko xapeldun

Besta giroan ospatu zen Lapurdi, Xiberoa eta Baxenabarreko Bertsu-Eskolen Eguna Hazparnen. Goizean gaztetxoak izan ziren protagonista. Arratsaldean, Eskolartekoa jokatu zen eta Aitor Servierrek jantzi zuen txapela, Nahia Sasko bigarren zela. Biak izango dira Euskal Herrikoan, Orion, ekainaren 27an.
Besta giroan ospatu zen Lapurdi, Xiberoa eta Baxenabarreko Bertsu-Eskolen Eguna Hazparnen, Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatuta. Goizean gaztetxoak izan ziren protagonista. 28 bertsu-eskoletako haurrek egin zuten beren oholtzako lana, Oskar Estangak musikaz lagunduta. Gaztetxoek oso emanaldi polita eta gustagarria egin zuten, Bertsularien Lagunak Elkarteko kideen hitzetan.

Arratsaldean, Eskolartekoa jokatu zen. Oholtzan zortzi bertsolari: Kerman Diaz, Hodei Renteria, Nahia Sasco, Ainhoa Sarasua, Julen Bellan, Leire Laskarai eta Ibai Capot. Aurkezle lanetan, Xan Alkhat aritu zen. Bi fasetan jokatu zen xapelketa eta lanak amaituta, Aitor Servier azkaindarrak irabazi zuen txapela. Nahia Sasko gelditu zen bigarren eta Biak izango dira Euskal Herrikoan, Orion, ekainaren 27an. Asteazkenean, bertso hautaketa zabala eskainiko du Bertsoak.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra