Xenpelar Dokumentazio Zentroa 2015-06-12

Ereñotzuko oraingo eta lehengo bertsoak

Igande honetan San Antonio festetako urteroko jaialdia egingo dute. 1992an ere saioa izan zen bertan. Bertsoa-k Jose Luis Gorrotxategik eta Jesus Alberdi "Egileor" bertsolariek egindako saioa erreskatatu du.
 Tradizio handiko saioa da San Antonio festetan Ereñotzun egiten dena. Uda oraindik iritsi ez bada ere, urtaro batetik besterako jauzia markatzen du bertsozale askorentzat: aretoetatik kanpo egiten da saioa, uda-giroko gaiak izaten dira... Aurtengoan ere saioa izango da. Igande honetan, arratsaldeko 18:30ean, honako bertsolari hauek aterako dira oholtzara:

 Amets Arzallus
 Unai Iturriaga
 Agin Laburu
 Maialen Lujanbio
 Jone Uria Albizuri

 1992an ere bertsotan

 1992an ere, ekainaren 13an, bertso-saioa izan zen Ereñotzun. Han ziren, besteak beste, Jose Luis Gorrotxategi eta Jesus Alberdi "Egileor" bertsolariak. Krisiaren inguruan aritu ziren kantuan. Gaiak gaur egunerako ere balio du. Doinua, berriz, gaur egun ez da hainbeste erabiltzen: "Loriak udan ihintza bezela I". 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra