Eskolarteko Finala 2015-06-27

Paul Iruretagoiena nagusi Orion

Paul Iruretagoiena nagusi Orion
Aitor Servier geratu da bigarren. Finalean aritu dira, beraiekin batera, Iñigo Ibañez, Manex Maiharin, Nahia Sasco, Txaber Altube, Lurdes Ondaro, Peru Abarrategi eta Peru Amorrortu.
 Eskolarteko finaleko festa ospatzen ari dira gaur Orion. Goizean 15 eta 18 urte bitarteko gazteen finala jokatu da. Honako bederatzikote honek kantatu du bertan:

 Manex Maiharin
 Iñigo Ibañez
 Paul Iruretagoiena
 Aitor Servier
 Nahia Sasco
 Txaber Altube
 Lurdes Ondaro
 Peru Abarrategi
 Peru Amorrortu

 Azkenean Paul Iruretagoiena ataundarrak jaso du txapela Sustrai Colinaren eskutik. Aitor Servier azkaindarra geratu da bigarren.

 Gazteen finala bukatuta, bazkaria egingo dute Orioko plazan. Ondoren Sustrai Colinak eta Maialen Lujanbiok libreko saioa egingo dute. Arratsaldean, berriz, Bi Bala eta Keshala taldeen kontzertuak izango dira.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra