Bertsoa Unibertsitatean 2015-07-10

Transmisio-bide berriak

"Bertsolaritzaren bidegurutzeak" ikastaroaren bigarren saioa izan zen atzo Bertsoa Unibertsitatean zikoaren baitan. Jon Sarasua, Joseba Tapia eta Estitxu Eizagirrek transmisio-bide berrietarako hainbat gako eskaini zituzten.
"Bertsolaritzaren bidegurutzeak" ikastaroaren bigarren saioa izan zen atzo Bertsoa Unibertsitatean zikoaren baitan. Jon Sarasua, Joseba Tapia eta Estitxu Eizagirrek transmisio-bide berrietarako hainbat gako eskaini zituzten.

Jon Sarasuak azken urteetan bertsolaritzaren transmisioa nola egin den kontatzeaz gain, aurrera begirako hainbat galdera jarri zituen mahai gainean. Hain zuzen ere, etorkizuneko kulturgintzan disziplina ezberdinak nahastu behar direla uste du Sarasuak eta bere iritziz, bertso-eskolek ere norabide horretan jarri behar lukete begia.

Estitxu Eizagirrek berriz "Bestelako bertso eskola bat" izeneko hitzaldia eskaini zuen. Egungo bertso eskolek egiten duten lanari baliorik kendu gabe, hainbat proposamen egin zituen bestelako eredu baten alde: etorkizuneko bertsoplazaren erreprodukzioa egin beharrean, bertsoa gaztetxoen bizitzaren erdigunean jartzeko gonbita egin zuen Eizagirrek.
 
Joseba Tapiak "Belarria soinu" izeneko hitzaldia eskaini zuen. Kantuen transmisioaz hitz egin zuen trikitixa eta gitarraz lagunduta; eta transmisio hori modu konprometitu eta kontzientean egitearen garrantzia azpimarratu zuen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra