Motxian Bertso Eskolak antolatuta 2015-07-15

Bertso Astea Zarautzen, gaur hasita

Bihar hasiko da Zarauzko Bertso Astea, Motxian bertso-eskolak antolatuta. Bertso musikatuak, bertso-pilota desafioa, bertsolari gazteen jaialdia, bertso 'txepelketa' eta 'Eonaixilik' lehiaketa izango dira aurtengo ekitaldiak. Hogeigarren ediziorako bidean doa Zarauzko Bertso Astea eta herrian oso errotutako ekimena da.
Uztailaren erdi aldera Zarauzko Bertso Asteak zita jakina izaten du, Motxian bertso-eskolaren eskutik. Gaur hasita, bertso musikatuak, bertso-pilota desafioa, bertsolari gazteen jaialdia eta bertso txepelketa izango dira. 'Eonaixilik' lehiaketa ere antolatu dute. Hain zuzen ere, bertso-eskolakoen arteko bertso-pilota desafioa eta 'Eonaixilik' lehiaketa dira aurtengo berrikuntzak. Bertso-pilotan bertsotan ez ezik pilotan ere bertso-eskolako kideak arituko dira: Bengaetxea-Larriola batetik, Beatzaluze-Martinez de Orujo, bestetik.
'Eonaixilik' lehiaketa, berriz, gai bat jarri eta jendeak bertso bat edo kopla bat idaztea da asmoa. Irabazleek jende aurrean kantatuko dituzte bertso sarituak.

Egitaraua
Ostegunean, Bertso musikatuak Torre Luzean, 22:00etan.
Ostiralean, bertso-pilota desafioa, Frontoi Txikian, 19:00etan. Gauean, berriz, bertsolari gazteen jaialdia Torre Luzean, 22:00etan: Oier Etxeberria, Iraitz Mateo, Ane Peñagarikano, Ane Zuazubiskar eta Danel Olano.
Igandean, Bertso Eguna, 'Bertso txepelketa'.

'Bertso Txepelketa'
Zarauzko Bertso Astea jada tradizio handia duen Txepelketarekin amituko da. Egun osoz, tabernaz taberna izaten da, eta hortik Bertso Egunaren izena ere.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra