27 urte saioa antolatzen 2015-07-20

Lesakako bertsoaldiak ikusgai

Lesakako Arrano Elkarteak 27.aldiz antolatu du bertso-jaialdia Lesakako Sanferminetan. Aurten Maialen Lujanbio, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros "Terre", Julio Soto eta Amets Arzallus gonbidatu dituzte bertsotara. Bortzirietako bertso-eskolan prestatuko gaiak Iban Garro eta Ioar Taintak aurkeztu dituzte. Hemen dituzue bertsoaldi onenak ikusgai.
Ondo egonkortutako bertso-jaialdia da Lesakako Sanferminetakoa. Duela 27 urte antolatu zuen lehenengo aldiz Arrano Elkarteak eta orduz geroztik urtero urtero izan da bertso-jaialdia Sanfermin egunean.

Aurten Maialen Lujanbio, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros "Terre", Julio Soto eta Amets Arzallus igo dira oholtzara. Nafarroako bertsolaritzaren garapenaren erakusle oholtzako nafar hirukotea. Gai-emaile lanetan berriz, Ioar Tainta eta Iban Garro herritarrak. Bertso-eskolako kideek prestatutako gaiak aurkezteko ardura izan du bikoteak.

Hemen dituzue ikusgai bertsoaldi onenak.

Estitxu Arozena: "Bi hilabetero izaten da bertso-ekitaldiren bat Lesakan"

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra