Agenda 2015-07-22

Bertso musikatuak eta jaialdi ugari datozen egunotan

Gaur Donostian eta bihar Mutrikun izango dira bertso saio musikatuak. Santio bueltan, jaialdiak izango dira Aian, Aranon, Villabona-Amasan, Elizondon, Gorlizen eta Zubietan (Donostian). Bertso poteoak eta libre saioak ugari dira han eta hemen
Uztailaren bukaera eta abuztuaren lehen hamabostaldia dira agenda marduleneko egunak. Gaur eta bihar bertso musikatuak izango dira protagonista, Donostian eta Mutrikun. Eta ondoren jaialdi sorta zabala dator. Gaur, Donostiako Herria tabernan, Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" arituko dira, 22:00etan. Bihar, Mutrikuko txoznagunean, 'Ez da kasualitatea' emanaldia, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka kantua direla, 21:00etan.

Jaialdiak
Bertso jaialdietaz gozatzeko aukera paregabea dago egunotan Euskal Herri zabalean. Aian, Santioerrekan, 22:30etan Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai-jartzailea: Jon Agirresarobe "Torrotxo"

Uztailaen 25ean
Elizondon,  Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Fernando Anbustegi. 19:30etan Foruen plaza

Villabonan, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Agin Laburu, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 22:30etan, Errebote plazan.

Aranon, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Julio Soto eta Jone Uria Albizuri. Gai-jartzailea: Aritz Zerain. 19:00etan plazan.

Uztailaren 27an, Gorlizen, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano eta Inazio Vidal Gai-jartzailea: Miren Loizaga. 22:30etan, Elizateko plazan.

Uztailaren 29an, Zubietan, (Gipuzkoa) Santio jaien baitan: Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Asier Aspiroz. 22:00etan, plazan.

Jaialdiez gain, libreko saio eta poteoak ere izango dira egunotan Errenterian, Mutrikun, Mendaron, Astigarragan, Arteagan, Elgoibarren, Hernanin...

Ondoren datoz, Saninaziotako jaialdiak Altzon, Garain, Tximelarren, Getxoko zikloa, Gasteizko zikloa ondoren... Bertsozaleak badu non gozatua.


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra