Saio bereziak egingo dira euskal diasporan 2015-07-23

Bertsoa eta musika AEBetan barrena bidaian

Jon Martin, Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Manex Mujika eta Haritz Casabal bertsolariak lau astez ibiliko dira Estatu Batuetan Eneko Sierra, Urtzi Olaziregi eta Ixak Arruti musikariekin batera.
 Badira urte batzuk "Bertsow" emanaldi berezia sortu zenetik. Orduan elkartutako taldeko kide batzuk beste pausu bat eman eta ozeanoa zeharkatzera doaz lau astez. Hala, bertsoa eta musika uztartuz, Estatu Batuetara joango dira Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Manex Mujika, Jon Martin eta Haritz Casabal bertsolariak, Eneko Sierra, Urtzi Olaziregi eta Ixak Arruti musikariak bidelagun hartuta.

 Eneko Sierra saxo-joleak azaldu duenez, uztailaren 26-27an abiatuko dira bertara. Los Angelesen izango dute lehenengo geldialdia, eta handik iparraldera joko dute, Boise aldera. Tartean, Gardnerville herriko JT tabernan emanaldi bat egingo dute uztailaren 28an. Ondoren iritsiko dira Boisera, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra ospatuko den Jaialdiaz gozatzera. Egun horietan beste emanaldi bat egiteko asmoa daukate Boiseko ikastolan.

 Behin jaialdia bukatutakoan hegoaldera itzuliko dira, Los Angelesera. Bidean beste emanaldi bat egiteko asmoa daukate Renon, eta Las Vegasen ere bai. Txinon ere beste saio bat egiteko asmoa daukate. Handik New Yorkera joango dira, eta beste saio bat egitekotan dira bertan.

 Musika eta bertsoa uztartuz

 Eneko Sierrak azaldu duenez, Euskal Herrian egiten dituzten emanaldiekiko ezberdinak izango dira Estatu Batuetan egingo dituztenak. Euskal diasporako ondorengo askok euskaraz ez dakitenez, bertso bidez soilik jende gutxiagorengana iritsiko dira. Horregatik euskal kantu tradizionalak kantatzeko asmoa ere badaukate. "Daukagun publikoarengana egokituko ditugu emanaldiak". Saioen inguruko hitzaldiak emateko asmoa ere badute.

 Ikusentzunezko lana ere bai

 Bidaian zehar ahalik eta irudi gehien hartzea da beren asmoa, itzultzen direnean hemen erakutsi ahal izateko: "diasporaren ikuspegia hona ekartzen saiatuko gara".

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin