Bertso Udalekuak 2015-07-23

Orio eta Irañetako bideoak ikusgai

Amaitu dira 12 eta 14 urte arteko gazteen udalekuak. Guztira, begirale, sukaldari eta gazteak kontuan hartuta, ia 100 lagun elkartu dira Orion eta Irañetan. Hango argazkiekin eta bideoekin irudi-muntaiak egin dituzte begiraleek; hemen dituzue ikusgai.
Atzo amaitu ziren Irañetako bertso-udalekuak eta Orion uztailaren 3tik 12ra izan ziren. 12 eta 14 urteko 80 gaztetxo inguruk egun ederrak pasa dituzte bertsotan eta kantuan.

15 eta 18 urteko gazteak berriz pasa den ostiralean elkartu ziren Maulen eta iganderarte izango dira han. Abuztuan gaztetxoenen txandak izango dira Gorozikan eta Zuhatzan.

Udalekuetan ateratako argazkiekin eta grabatutako bideoekin irudi-muntaiak egin dituzte begiraleek. Hemen dituzue ikusgai Orio eta Irañetakoak eta gainontzekoak egin ahala erakutsiko dizkizuegu.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin