Xantio jaietan izan zen 2015-08-04

Elizondoko bertsoak sarean

Duela bost urte antolatu zuten lehenengo aldiz bertso-saioa Elizondoko jaietan eta urtetik urtera geroz eta jende gehiago hurbiltzen da Foruen plazara. Eguraldia lagun, giro bikaina izan zen Xanti eguneko saioan. Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren bertsotan. Fernando Anbustegik egin zituen gai-jartzaile lanak.
Eguraldi txarra egin omen zuen duela bost urte lehenengo aldiz Elizondon Xantio Eguneko bertso-saioa antolatu zutenean eta "saioa tristea joan zela" diote Xabier Maia eta Oier Amiano Baztango bertso-eskolako kideek.

Geroztik ordea, geroz eta jende gehiago hurbiltzen da Foruen plazara uztailaren 25eko iluntzean eta bete-betea atera ohi da jaialdia: bai entzule-kopuruaren aldetik, baita bertsolarien lanari dagokionean ere.

Aurten Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi izan dira kantuan eta Fernando Anbustegik egin ditu gai-jartzaile lanak.

Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.

Oier Amiano: "Baztanen erantzun ona du bertsoak eta horren lekuko da entzule-kopurua"


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra