Bertso Paperak 2015-09-03

Ekaitz Goikoetxeak irabazi ditu Basarri Sariko bi sariak

Ekaitz Goikoetxea bertsolari beasaindarrak irabazi ditu Basarri bertso-paper Sariko bi sariak. "Harriak ez du begirik" sortarekin irabazi du lehen saria, egungo gizarte arazoei buruzkoa. Bigarren saria, haurrentzako sorta batekin eskuratu du. Sari banaketa ekitaldia bihar egingo da, Lizardi Sariaren amaieran.
Ekaitz Goikoetxea bertsolari beasaindarrak irabazi ditu Basarri bertso-paper Sariko bi sariak. "Harriak ez du begirik" sortarekin irabazi du lehen saria, egungo gizarte arazoei buruzkoa. Bigarren saria, haurrentzako sorta batekin eskuratu du, "Ardiak zenbatzen". Basarri Sarian lehen aldia da pertsona berak bi sariak irabazten dituena. Andoni Egaña, Rufino Iraola eta Nahikari Gabilondok osatu dute epaimahaia. Sari banaketa ekitaldia bihar egingo da, Lizardi Sariaren amaieran.

Lehen saria: Harriak ez du begirik
Doinua: ETAren su-etenetik
(Zazpigarren bertsoa)


Erasoak erasoak ta
ofentsibak ofentsiba,
kalea da irabazi
beharreko lehen partida;
horregatik hurbildu naiz
gaur ere plaza erdira,
gorbatadunak aurrean,
kazetariak begira...
eskuak amorruari
eman nahi dio kabida,
urtetan pilatutako
mina gorpuzten ari da,
harriak ez du begirik,
begiak harritzen dira.


Bigarren saria: Ardiak zenbatzen
Doinua: Uso zuri polit bat

1.-Hamarrak hamar gutxi,
hamarrak inguru,
ilargiak logela
erdia hartu du;
gaur panpinak albora
utziko ditugu
ta animaliekin
lo egingo dugu.

2.-Katuak baserriko
eremutik kanpo
zazpi bizitza hartu
ditu beretzako;
teilatu gainetatik
egiten du salto
berriz jaioko dela
badakielako

Urruma, txorrotxio
orro, ulu, zaunka...
gure seme txikiak
beldurrik ez dauka

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin